Une erabakigarria bizitzen ari dira Usurbil F.T.-ren erregional mailako futbolariak. Taldetik berri eman dutenez, denboraldia amaitzeko hiru neurketa baino ez zaizkie geratzen, aipatu moduan giltzarriak izan daitezkeen norgehiagokak jokatzeke dituzte asteotan, partida ezin garrantzitsuagoak. Kategoriaz igotzeko aukera baitute.
Hiru neurketotan lehena, ostiral honetan (maiatzak 4), arratsaldeko 20:30etan jokatuko dute etxean, Harane futbol zelaian. Aurrez aurre, Orereta Kafea taldekoak izango dituzte. Herriko taldeari babesa adierazi eta animatzera joateko deia egin diete usurbildarrei.
Irudia: Usurbil F.T.