192 izen emate Udajolasen, ez da zozketarik egingo

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 3a, 18:10

Ostegun arratsaldeko 18:00ak jotzearekin batera itxi dugu, NOAUA! Kultur Elkarteak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean uztailerako antolatu duen Udajolas ekimenean izen emateko epea. Apirilaren 20az geroztik 4-12 urte arteko 192 haur eta gaztetxok eman dute izena. Gogoan izan, 200 lagunentzako lekua zegoen Udajolasen. Inskripzio kopuruak plaza kopurua gainditu ez duenez, ez da zozketarik egin beharrik izango.

Gogoan izan, Udajolasi buruzko argibideak, urtero moduan, ekainaren 14rako 17:00etan Sutegin deitu dugun bileran eskainiko ditugu.

Lan poltsa

Asteotan iragartzen aritu garen moduan, Udajolasen lan egiteko zuzendari eta begiraleen lan poltsa osatu nahian gabiltza. Segidan dituzue deialdi honetan parte hartzeko bete beharreko baldintzen berri.