Kirol hitzorduz beteriko asteburua dugu ate joka, ostiral honetatik bertatik hasita. Denboraldiko azken txanpa honetan, kategoriaz igotzeko aukerak ditu Usurbil F.T.-ren erregional mailako taldeak. Neurketa erabakigarrietako bat gaur bertan jokatuko dute Haranen. Taldea animatzera joateko deia egin dute. Baita ohorezko mailan lehiatzen ari den jubenil mutilen taldea larunbatean jokatuko duen partidara ere. "Partida garrantzitsu bat daukagu, mailan jarraitzea edo ez erabakiko duena. Helburua lortzeko, maila mantentzea, ezinbestekoa dugu hau irabaztea! Beraz badakizue, larunbatean 17:30tan Harane futbol zelaian ikusi nahi zaituztegu, herriko taldea babestuz! Animatu!".
Astebururako iragarri diren gainerako futbol, eskubaloi eta pilota partidak larunbat eta igandean ospatuko dira:
Irudia: Usurbil F.T.
FUTBOLA HARANEN
Maiatzak 4, ostirala
20:30 Erregionalak: Usurbil F.T.-Orereta Kafea
Maiatzak 5, larunbata
10:30 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Euskalduna S.D.
17:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Astigarragako Mundarro FKE
Maiatzak 6, igandea
09:00 Eskola Kirola 2007: Usurbil F.T.-Antigua Luberri K.E.
12:15 Alebina hobekuntza 2006:
Usurbil F.T.-Lengokoak K.E.
Internacional C.D.-Martutene K.E.
USURBILGO PILOTA TXAPELKETA
Maiatzak 5, larunbata
Ordua: 11:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Partidak:
Vidan-Telletxea (Paz De Ziganda) - Alberdi- Elizegi (Andoain)
Unanue-Juaristi (Azkoitia) - Chiapuso-Odriozola (Errenteria-Amezketa)
Maiatzak 6, igandea
Ordua: 11:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Neurketak:
Eskuz banaka 4 terdian jubenilak 1.maila
Pagazpe (Imanol Galarraga) - Tolosa Aurrera
Usurbilgo Pilota Txapelketa
Adonis-Aranguren (Amezketa) - Ugalde-Ugalde (Oiartzun)
Eskudero-Usandizaga (Andoain) - Otaño-Urbieta (Billabona)
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Maiatzak 5, larunbata
16:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Pulpo
17:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Egia
19:00 Jubenil mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Eibar
Maiatzak 6, igandea
11:30 Kadete mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Bidasoa