Sarek ekitaldiak iragarri ditu eskualdean

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 5a, 14:08

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko ekitaldi sorta iragarri du Beterri-Buruntzako Sarek, gaur goizean Urnietako Etxeberri plazan egin duen agerraldian. 27 euskal preso daude une honetan eskualdean. Guztiak urruntze politikaren menpe. Euren eskubideen aldeko ekitaldiak burutuko dituzte maiatzean, besteak beste, eskualde osoko irteera Santa Barbarara edota hitzaldia Urnietan datorren maiatzaren 24an.