Urte luzez, hondakinen kudeaketaren inguruan galarazi zaien hitza hartzeko aukera paregabea izaten ari dira larunbat honetan, Lasarte-Oriako Landaberri Ikastolan. GuraSOSek abian duen Hitzartu prozesuaren baitan, herritarrentzako parte hartze jardunaldia antolatu dute gaur bertan. Jardunaldi guztiz irekia, herritarrek proposaturiko kezka eta galderetatik abiatu da.
Herritarrek planteatutako gaion inguruan, talde txikietan, hausnartu, hitza hartu, iritzia partekatu, hitz egin, elkarri entzun eta hitzartzen aritu dabiltza orduotan. Bai modu zein neurrian guztiz askea zen parte hartzea sustatu dute. Norberak erabaki zezakeen, bere parte hartze maila eta modua.
Ondoko irudiotan ikus daitekeenez, herritarrek bazuten hondakinen kudeaketaren gaian gaur arte ukatu zaien hitza hartzeko gogoa eta beharra: