Hamaika kezka eta galdera planteatu dituzte herritarrek, Landaberriko jardunaldian

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 5a, 19:26

Hutsetik, orri zuri batetik abiatu eta gauzatu dute Lasarte-Oriako jardunaldi eguna. Gune irekien bidez, talde txikitan, hitza hartu ahal izan dute hondakinen kudeaketari lotuta, herritarrek beraiek proposatu dituzten gaien inguruan. Hamaika galdera eta kezka planteatu dituzte jardunaldi hasieran eta hauekin eguneko gai zerrenda modukoa osatu dute. Denetarik planteatu da. Besteren artean, belaunaldi berrien parte hartzea izan dute hizketagai, jende eta fragiele gehiagoren aktibazioa nola sustatu, gaia nola urrundu interes politikoetatik... Hementxe dituzue herritarrek proposaturiko hainbat hizketagai:

-Herritarron etsipena nola landu?

-Nola ardurarazi ardura hartu nahi ez duena?

-Nola erakarri bilkura hauetara gazte gehiago?

-Nola jakinarazi gipuzkoarroi hondakinak ondo bereiztearen garrantzia?

-Nola eutsi animoari egunero tximinia ikusten dugula?

-Frakzio organikoaren kudeaketa egokiena zein den pentsatu.

-Minbizia pasa dugunok kanpaina potente bat, inpaktatzen duena, sentsibilitate ezberdinengana heltzeko.

-Nola sustatu berrerabilpen eta konponketan oinarritutako ekintzak?

-Nola lortu hondakin gutxiago sortzea?

-Nola piztu pasioa, ardura hondakinen inguruan?

-Nola lortu behar dugu informazioa, sortzen dugun zaborrarekin zer egin erabakitzeko?

-Nola aktibatu minbizi elkarteak, Onkologikoa, osasun arloko jendea.

-Nola ulertarazi guk dugula sortzen arazoa eta guk dugula eman behar irtenbidea. Bide horretan, nola lortu interes eta alderdi politikoetatik askatu eta gai sozial gisa izan dadin.

-Nola iritsi pasibo dagoen jende horrengana.

-Nola bideratu hezkuntza eremutik erraustegiaren arazoa?

-Nola bultzatu belaunaldi arteko partaidetza.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA