Usurbilgo Udaletik jakinarazi berri dutenez, udalbatzaren ezoko osoko bilkura deitu dute ostegun honetarako, maiatzaren 10erako, 18:00etan pleno aretoan. Gai nagusi eta bakarra hartuko dute ahotan; Zumarte Musika Eskolaren birgaitze lanak. Azken orduko ezustekorik ez bada, udalbatzak lanon obra kontratua Construcciones Moya SL-ri esleituko dio. Enpresa honek "eginiko eskaintza izendatzea eskaintza bakar eta hortaz eskaintza ekonomiko onena", hortxe udal ordezkariek hartu beharko duten erabakia.
Horrekin batera, Usurbilgo Udalaren eta Zumarte Musika Eskolaren arteko hitzarmena izango dute saio horretarako beste hizketagai nagusia.
Musika Eskolaren birgaitze lanei lotuta, martxoa hasieran hartu zituen udalbatzak, azken erabakiak. Aho batez onartu zuen udalbatzak, "Zumarte Musika Eskolaren birgaitze ekologikoa eta handitze Exekuzio Proiektua onartzea, udal teknikariek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako baldintzekin". Aho batez onartu zuten baita, "prozedura ireki eta ohikoaren bitartez Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko obra kontratua esleitzeko kontratazio espedientea" eta horrekin batera, "aipatu kontratua gauzatzeko, jarduteko eta esleipenerako oinarri bezala erabiliko diren Administrazio Baldintza Zehatzen Orriei eta Preskripzio Teknikoen orriak".
UDALBATZAREN EZOHIKO OSOKO BILKURA
Eguna: maiatzak 10, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1.- Usurbilgo Udala eta Zumarte Musika Eskolaren arteko hitzarmena.
2.- Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko obra kontratua esleitzeko kontratazio espedientea: Construcciones Moyua, SL-k eginiko eskaintza izendatzea eskaintza bakar eta hortaz eskaintza ekonomiko onena.
3.- Galdera-eskaerak.
http://www.noaua.eus/2018/03/05/zumarte-musika-eskola-birgaitu-eta-handitze-lanak-hastetik-hurbilago/