Udarregi baserrira txangoa larunbatean, Ikastolaren 50. urtemugako hurrengo ospakizun ekitaldia

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 8a, 08:04

Ikastolaren 50. urtemugaren harira, bi hitzordu asteotarako. Lehena, larunbatean (maiatzak 12), Udarregi baserrira txangoa antolatu dute. Goizeko 10:00etan abiatuko da Paris etxe paretik. Ibilaldian zehar hainbat geldiune egitekoak dira, “herriko ondarean erreparatuz eta pasadizoak azalduz”. Trikitilariak izango dituzte bidelagun eta amaieran, mokadutxo bat dastatzeko aukera izango da. Txiriboga tabernak musutruk eskainitako hamaiketakoa.

 

Disko aurkezpena

Udarregi Ikastolako egungo kide eta kide ohiek martxoan grabatutako diskoa maiatzaren 18an aurkeztuko dute 19:00etan frontoian. Hilaren 18ko aurkezpenean bertan “diskoko 10 bat kanta abestuko ditugu” iragarri dute. Gogoan izan, 12 kantuz osaturiko bilduma eskuragarri duzue 6 eurotan Lizardi eta Laurok liburu dendetan, Bordatxo tabernan eta Udarregi Ikastolan.