Urtea bete da, Usurbilek eta Zubietak etorkizunaz erabaki zutenetik

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 8a, 13:38

Gure Esku Dago herri mugimenduak asteburuan bideratu dituen azken galdeketen biharamunean, aste hasiera honetan bete da urtea, Usurbilek eta Zubietak hitza hartu zutenetik, etorkizunaz erabakitzea ahalbidetu zuten galdeketak ospatu zirenetik.

Zubiartean eta Herritzartu herritarren elkarteen bidez kudeaturiko prozesu emankor baten emaitza izan ziren, iazko maiatzaren 7an ospatu ziren galdeketak. Hasieratik bukaerara, herritarren auzolanez gauzaturiko hitzorduak. Ez dezagun ahaztu, galdera, gizarteratze lana, galdeketei begira osatu ziren batzordeak, girotze eta elkartasun ekitaldiak... Dena, herritarren arteko auzolanari esker gauzatu zen.

Etorkizunaz erabaki zuten herritarrek iazko maiatzaren 7an. Zubietarren gehiengoak Euskal Herri independente bateko herritarrak izatea nahi dutela erabaki zuten. Usurbildarrek Euskal Herria estatu independentea izatea nahi dutela. Egun hark emandakoa ondoko irudietan duzue.

"Eman lehenbailehen izena giza katean"

Galdeketon urtemuga oroitarazi du Usurbilgo Gure Esku Dagok sare sozialen bidez. "Duela urtebete herri galdeketa burutzen ari ginen. Garbi erakutsi genuen, elkarrekin eta antolatuta, herritarrok gauza handiak lortu ditzakegula", adierazi dute. 

Urtemuga honen harira gogorarazten dutenez, "orain ere, ezinbestekoa da zure bultzada. Ez itxaron gehiago eta eman lehenbailehen izena giza katean!". Gure Esku Dagok astebururo (ostiral arratsaldeetan eta larunbat nahiz igande eguerdietan) frontoi inguruan jarri ohi duten postuan eman dezakezue, ekainaren 10erako deitua dagoen mobilizaziorako izena. Gogoan izan bestalde, antolaketa lanetan parte hartu nahi duenak, ostegunero biltzen da Gure Esku Dago 19:00etan Potxoenean.

ARGAZKITEGIA

Usurbil eta Zubietako galdeketak

https://youtu.be/0V1pMVRySHk

https://youtu.be/UOGByh-dsZU

https://youtu.be/T5DPYN9Hu4Y

https://youtu.be/D3zkrVw5mXY

EMAITZAK

ZUBIETA

Galdeketaren deitzailea: Zubiartean Elkartea.

Errolda: 453.

Parte hartzea: %54,22.

Galdera: "Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?".

Bai: 239.

Ez: 2.

Zuriak: 1.

Baliogabeak 2.

USURBIL

Galdeketaren deitzailea: Herritzartu Elkartea.

Errolda: 4.847.

Parte hartzea: %38,13.

Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".

Herritarren erantzuna:

HauteslekuaBotoakBaiEzZuriakBaliogabeak
Kaxkoa1.2571.181 34402
Kalezar290277562
Santuenea1641439120
Aginaga137128531
Guztira1.8481.72953615