Pala eta pilota jaialdia ostiralean, sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 9a, 08:00

Pilota jaialdi baten lekuko izango da Usurbilgo frontoia etzi, maiatzaren 11n. Pala eta pilota jaialdia antolatu du Garfe enpresa pilotak. Bere pilotari taldean du usurbildar bat, Xabier Santxo Sagardia. Ostiralerako antolatu duten neurketetako batean, binaka eskuz lehiatuko da Santxo Gorrotxategirekin batera, Xala-Santxez bikotearen aurka. Emakumeen arteko pala partida ere jokatuko da, Larrarte-Maiza eta Balerdi-Arrillaga bikoteen artean. Hau guztia, ostiral arratsaldeko 19:00etan hasita, Usurbilgo frontoian.

Jaialdiaz gozatzeko sarrera eskuratu beharko da. Salgai dituzue jada 9 eurotan, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Egunean bertan 12 eurotan eskuratu ahalko dira, haurrenak 5 eurotan.

ASTEBURUKO KIROL HITZORDUAK

Eskubaloia Kiroldegian

Maiatzak 13, igandea

11:30 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Bera Bera

Futbola Haranen

Maiatzak 12, larunbata

09:30 Alebin neskak:

Udarregi 6A-Urnieta 6

Udarregi 5A-Andoain Ikastola

11:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Goierri Gorri F.K. “B”

Maiatzak 13, igandea

17:00 Alebina hobekuntza 2006: Usurbil F.T.-Pasaia K.E.

Ereñozu-Herri Urrats irteera

Azken urteotako tradizioari eutsiz, asteburu pasa antolatu du Andatza M.K.T.-k maiatzaren 12 eta 13rako, Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira. Ereñozutik abiatuko dute oinez txangoa larunbatez. Nahi duenak egunbete beranduago bat egin ahalko du irteerarekin, edo zuzenean autobusez Herri Urratsera joan ahalko da. Izen ematea zabaldu dute. Honatx xehetasunak:

Egunak: maiatzak 12-13 (aukeran, egun bat edo biko irteera).

Bi eguneko irteera (maiatzak 12-13):

-Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik.

-Ibilbidea: maiatzaren 12an Ereñozu-Lesaka (6,5 ordu), maiatzaren 13an Lesaka-Senpere (5,5 ordu).

-Aterpea: Lesakako Matxinbeltzenean dutxa, loa eta gosaria. Afaria aparte ordainduko da. Aterperako toaila norberak eraman beharko du.

-Prezioa: 30 euro.

Egun bateko irteera (maiatzak 13):

-Ibilbidea: Lizuniaga-Senpere (3,5 ordu).

-Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik Lizuniagaraino (nahi duena Senpereko Herri Urrats jaialdiraino autobusez joan daiteke. Kasu honetan, ez da zertan federatua egonik).

-Prezioa: 10 euro.

Izen ematea:ordainketak maiatzaren 9a baino lehen egin, bi kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Plaza kopuru mugatua.

-Bi eguneko irteerako parte hartzaileen kasuan, 2 egunerako ibilbiderako otordua, toaila eta aldatzeko aropa eraman beharko da.

-Maiatzaren 13an Lizuniagan elkartuko dira autobusez datozenekin, Senpereko Herri Urrats jaialdira joateko. Senperetik itzultzeko autobusa, 18:30etan.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.