Martxotik apirilera, nabarmen egin du beherantz langabetu kopuruak Usurbilen. Zehazkiago esanda, 20 langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak, kaleratu berri dituen azken datuen arabera; martxoan 262 langabetu, apirilean 242. Beherakada, eskualdean eta Gipuzkoan ere nabaritu da. Buruntzaldean 3.252 langabetu zenbatu zituzten joan den hilabetean, martxoan baino 58 langabetu gutxiago; eta Gipuzkoan 32.760, martxoan baino 571 langabetu gutxiago.
Udalerri honetara itzulita, alde nabaria dago langabetu kopuruan, generoaren aldagaia kontuan hartuz gero. Apirilean, 100 gizonezko eta 142 emakumezko langabetu zituen Usurbilek. Aldiz, emakumezkoak baino (140) gizonezko askoz gehiago (309) kontratatu da apirilean. Ia denak (449tik 421) aldi baterako eta 203 zerbitzuen sektorean.
Segidan dituzue xehetasun gehiago, zenbakitan:
2018ko apirila
Usurbil: 242. Buruntzaldea: 3.252. Gipuzkoa: 32.760.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 100.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 35.
45 urtetik gora: 61.
Emakumezkoak: 142.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 73.
45 urtetik gora: 61.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 9.
Industria: 38.
Eraikuntza: 12.
Zerbitzuak: 165.
Aurretik lanik gabe: 18.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 707.
Astigarraga: 239.
Hernani: 936.
Lasarte-Oria: 877.
Urnieta: 251.
Usurbil: 242.
Guztira: 3.252.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 32.760.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 449.
Aldi baterakoak: 421.
Zerbitzuen sektorean: 203.
Sexuaren arabera: 309 lan kontratu gizonezkoenak, 140 emakumezkoenak.
http://www.noaua.eus/2018/04/10/262-otsaileko-langabetu-kopuru-bera-martxoan-usurbilen/