UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldietan matrikulatzeko aukera, maiatzaren 14tik aurrera

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 10a, 13:00

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) datorren udarako antolatu dituen ikastaroen 46. edizioaren baitan, iaz bezala, aurten ere, Jakin Jardunaldiak ospatuko dira Usurbilen. Datak finkatuak daude dagoeneko; uztailaren 12an eta 13an izango dira jardunaldiok. Eta gaia ere zehaztua dago; "Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila". Jardunaldiotarako matrikulazio epea, maiatzaren 14an zabalduko da, UEU-ren gainerako ikastaroekin gertatuko den moduan. Egun horretan emango dute argitara, jardunaldion egitarau zehatza ere. Izen ematea ueu.eus ataritik bideratu beharko da. Argibide gehiago web orrialde berean jaso ahalko dira.

Bigarrenez antolatuko da hitzordu hau Usurbilen. Iaz ospatu ziren jardunaldiok estreinakoz. Orduko hartan, "Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen ari diren lekua" izan zuten hizpide.

https://youtu.be/yjo6xiiFkAI

https://youtu.be/Qoa8ZXKZQkI

Jakin Jardunaldiak aurkeztu zireneko antolatzaileen adierazpenak: 

Iñaki Alegria, UEU-ren zuzendaria

https://youtu.be/3n6d7hOLZmU

Lorea Agirre, Jakin Fundazioko zuzendaria

https://youtu.be/MGM-iiwpx00

Xabier Arregi, Usurbilgo Udaleko alkatea

https://youtu.be/ddf5mL5W96A