Bizitza Da Handiena plataformak herri borroka astea deitu du maiatzaren 19tik 26ra Donostian

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 10a, 13:28

Bolo-bolo dabil azken orduotan sare sozialetan. Herritarren deialdi sorpresa iragarri du Bizitza Da Handiena plataformak. "Badator herritarron kapitala" aldarripean, herri borroka astea iragarri dute maiatzaren 19tik 26ra Donostian. Bizipoza eta lotarako zakua eramateko deia egiten ari dira hilaren 19an hiriburura. Xehetasun gehiagoren berri egunotan emango dutela.

Hitzordua iragartzeko zabaldu duten bideoan, besteak beste, Zubietako erraustegiaren geratzeko egin diren mobilizazioetako irudiak ageri dira. Baina baita, pentsiodunen mobilizazioak, mugimendu feministarenak, animalien eskubideen aldekoenak, eskubide zibil eta politikoen aldekoenak... "Egoerak eskatzen du: Zapalduta nahi gaituzten herritarrok *kalean indartzen ari garelako*... herritarron deialdi sorpresa", iragarri dute. 

Sare sozialen helbideotan aurki dezakezue Bizitza Da Handiena plataforma:

Facebook

Twitter

Telegram

Youtube