Abiada bizian doaz eraikitze lanak, abiada bizian doa denbora. Konturatzerako, urtea bete da gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegiko "lehen harria" jarri zuenetik.
Eraikitze lanen erdibidean gaudela esan daiteke. Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urtebete barru, 2019ko maiatzerako eraikia izan eta martxan ere jarri nahi baitute Zubietako errauskailua. Ondoko irudi eta esteken bidez, duela urtebete jazotakoa gogorarazi dugu. Lehen harria jartzeko Aldundiak errausketaren zero gunean ospaturiko ekitaldia edota harantz igotzeko, Bugatiko gasolindegi parean ehunetik gora herritarrek eginiko protesta.
Eta irudien bidez, eraikitze lanen azken urteko eboluzioa jaso dugu segidan:
2017ko maiatza
Erraustegiko eraikitze lanak abiatu dituzte
Foru Aldundia erraustegiaz: "Atzera kontaketa hasi da"
Ehunetik gora herritar mobilizatu dira Bugatin, errausketaren aurka
https://youtu.be/9WFzkkwD22E
https://youtu.be/Bg6QpOZ0XVo
2017ko urria
Erraustegia, etenik gabe eraikitzen dabiltza
https://youtu.be/0uabso-9pFY
2018ko maiatza
Zubietako erraustegiko eraikitze lanak, abiada bizian aurrerantz
https://youtu.be/RqVDziPeLgA