Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa 17:00etan Aginagako ludotekan

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 11a, 07:05

Ezaguna dugu inguruotan. Sarritan bisitatzen gaitu Pello Añorga ipuin kontalariak. Ostiral honetan (maiatzak 11), Aginagako ludotekan izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasita, San Praixku Guraso Elkarteak antolaturiko hitzorduan.

Aginagako txokoak

Aginagako udako txokoetan izena emateko epea zabalik dago egongo da maiatzaren 18ra arte. Ekainaren 25etik uztailaren 30era izango dira baina, Aginagako San Praixku guraso elkartetik ohartarazi dutenez, “abuztuan ere eskaintzeko asmoa dugu, taldea sortzen bada behintzat”. Izen emateko bi aukera dituzte interesdunek: iraupen osoa edota asteak solte. Informazio gehiago helbide honetan: aginaga@eskolatxikiak.org

Oiardo Kiroldegiko udako eskaintza

Uztailerako kirol ikastaro eskaintza zabala antolatu du Oiardo Kiroldegiak; tartean, patinajea, eskalada eta kirol txokoak antolatu dituzte haurrentzat. Spining gazteentzat. Baita helduentzat ere, pilates, yoga, hipopresiboak, giharketa gelako ikastaroekin batera.  "Uda badator! Haur, gazte eta helduentzat ekintza ezberdinekin aprobetxatu uda modu onenean! Anima zaitez eta gerturatu Kiroldegira apirilaren 25etik ekainaren 1era izen ematera! Zure zain gaude!", luzatu dute gonbita. Argibide gehiago Oiardo Kiroldegian, 943 372 498 telefono zenbakian edota kirola@usurbil.euseta usurbilbpx@gmail.comhelbideetan.

Olatz Kortaren eta Xabi Zubeldiaren emanaldia

Bihurri ludotekak antolatuta, maiatzaren 18an 17:30etan ludotekan bertan. Euskal Herria ezagutzera datozen Mattin eta Mariren bizipenak jasotzen ditu ekitaldiak, musika, dantza edota kontakizunen bidez.