Une erabakigarria bizi du erregional mailako herriko futbolari taldeak. Denboraldiko azken txanpa honetan mailaz igotzeko aukera izan dezakete. Are gehiago, aurreko ostiralean Haranen jokatutako partida 2-1 irabazi ostean. Bi neurketa baino ez zaizkie geratzen jokatzeke. Igande honetan (maiatzak 13) 11:00etan Dunboa Eguzki C.D.-ren aurka Irunen, eta astebete barru azkena, Aloña Mendi K.E.-ren aurka, maiatzaren 19an 17:30etan hasita Haranen.
Kadete mailako futbol taldeak ere neurketa garrantzitsua jokatuko du Ibarran, Aretxabaleta K.E. Uda "A" taldearen aurka. Maiatzaren 12an 12:30etan. Kopako final zortzirenetan dira.
Usurbila etorrita, futbol neurketa gehiago eta eskubaloi partida asteburuan. Gogoan izan, gaurko (maiatzak 11) Usurbilgo frontoian iragarria zegoen pilota jaialdia bi astez, maiatzaren 25era arte atzeratu dutela, pilotarietako baten lesioagatik.
ASTEBURUKO KIROL AGENDA
Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 13, igandea
11:30 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Bera Bera
Futbola Haranen
Maiatzak 12, larunbata
09:30 Alebin neskak:
Udarregi 6A-Urnieta 6
Udarregi 5A-Andoain Ikastola
11:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Goierri Gorri F.K. “B”
Maiatzak 13, igandea
17:00 Alebina hobekuntza 2006: Usurbil F.T.-Pasaia K.E.
Ereñozu-Herri Urrats irteera
Azken urteotako tradizioari eutsiz, asteburu pasa antolatu du Andatza M.K.T.-k maiatzaren 12 eta 13rako, Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira. Ereñozutik abiatuko dute oinez txangoa larunbatez. Nahi duenak egunbete beranduago bat egin ahalko du irteerarekin, edo zuzenean autobusez Herri Urratsera joan ahalko da. Izen ematea itxita dago jada. Informazio gehiago: andatzamendizale.info