"Prefosta lemarekin, mezu baikorra zabaldu nahi dugu, euskara eta ikastolen garapena ona dela, bainan erran behar dugu ere lortzen duguna beti borrokaren bidez egiten dela, adibidez MEEKen IEPa idekitzea lortu dugu borrokatuz, brebeta euskaraz lortuko dugu ere beti borrokatuz", diote igande honetarako (maiatzak 13) Senperen antolatu duten Herri Urrats jaialdiko antolatzaileek.
Gaineratzen dutenez, "“Prefosta” xiberotar lemapean iraganen da. MEE Kolegioaren ikasleen herena Xiberokoa da, eta lema horrekin begi kliska bat egin nahi izan diegu egunero Xiberotik etortzen diren ikasleeri. Azken inkesta sozio linguistikoak erakusten duen bezala, Ipar Euskal Herriko euskararen egoera onena Nafarroa Beherean eta Xiberoan da".
Igandean bildutako laguntza, "Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izanen da. Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari den bitartean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak biltzen dituen Kolegioa garapen betean da. Xiberoako eta Baxenafarroaren etorkizuna dira aurten MEEKen diren 190 ikasleak".
Egun osorako ekintza mordoa iragarri dute Senpereko aintziraren bueltan egokituko dituzten 7 guneetan.
Informazio gehiago: herriurrats.eus
Andatza M.K.T.-koren asteburu pasaren helmuga
Azken urteotako tradizioari eutsiz, asteburu pasa antolatu du Andatza M.K.T.-k maiatzaren 12 eta 13rako, Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira. Ereñozutik abiatuko dute oinez txangoa larunbatez. Igandean Herri Urratsera helduko dira. Izen ematea zabaldu dute.