Giza katean parte hartu eta antolaketan laguntzeko izen ematea asteburuan, Gure Esku Dagoren postuan

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 11a, 12:04

Hilabete baino ez da geratzen Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handienerako, Gure Esku Dago mugimenduak deitu duen ekainaren 10eko giza katerako. "Herri honen etorkizun politikoa erabakitzeko ditugun arrazoiak eta borondatea adierazteko eguna izango da. Elkarrekin mugarri historiko bat jartzera goaz. Demokraziaren, askatasunaren eta eskubide zibil eta politikoen defentsan", adierazi dute Gure Esku Dago mugimendutik, giza katearen gaineko xehetasunak emate aldera argitaratu duten eta albiste honi atxikia duzuen bideoan.

Antolaketa lanak errazte aldera, ahal bezain laster izen emateko deia egin dute erabakitze eskubidearen aldeko mugimendutik. Gogoan izan, Usurbilgo Gure Esku Dagok izen emate mahaia jarriko duela astebururo moduan, ostiral arratsaldean eta larunbat zein igande eguerdian frontoi inguruan. Giza katean parte hartzeko baina antolaketa lanetan laguntzeko ere bertan eman daiteke izena. Boluntarioak beharko dira eta, hain zuzen, oraingoan, Usurbil eta Aginaga zeharkatuko dituen mobilizazio hau behar bezala ospa dadin.

"Ingurukoak parte hartzera animatu, zure herriko taldean lagundu eta ekainaren 10ean boluntario lanak egiteko izena eman. Ekimenaren berri zabaltzen lagundu. Ekainaren 10ean gutako bakoitzak konpromiso garrantzitsua du herri honen etorkizunarekin. Erabakira iritsi arte, aurrera egiteko daukagun determinazioa erabatekoa da. Ziklo berri bat zabaltzera goaz. Has gaitezen irudikatzen. Eman eskua etorkizunari. Gure Esku Dago", gogorarazi digute giza kateko antolatzaileek.

Giza kateko prestaketa lanak aurrerabidean dira, Usurbilgo Gure Esku Dagok zabaldu berri duen ondoko argazkian ikus daitekeenez. Hilero egiten duten herrialde mailako batzarra Sutegin egin zuten ostegun arratsaldean. "Herrietako taldekideok ilusioz gainezka gaude, baina zu zara ezinbestekoa! Hilabete besterik ez da falta, eman izena giza katean lehenbailehen! Hurbildu gure malaria, frontoi inguruan izango gara asteburuan!".

Ekainak 10, igandea

10:00 Norberak dagokion giza kateko kilometrora hurbildu beharko du.

10:00-11:30 Giza katearen antolaketa.

12:00-12:30 Giza katea.

13:30 Jai giroa iluntzera arte Donostian, Bilbon eta Gasteizen.

Usurbil eta Aginagatik igaroko da

Eguna: ekainak 10, igandea.

Aldarria: "Eman eskua etorkizunari".

Ibilbidea: Donostiako Kontxatik Gasteizeraino.

Luzeera: 201,9 kilometro.

Oharra: Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea Usurbil eta Aginagatik igaroko da. Usurbilek bi kilometro betetzeko ardura izango du, Txara paretik (Ugaldea industriagunerako sarbide paretik), Kale Nagusia zeharkatu eta Atxegalde auzoa igaro arte, Ucin enpresa pareraino. Kilometro erdi bat Aginagako Kaxkoan. 1.000 herritar baino gehiago beharko dira.

Informazio gehiago: gureeskudago.eus

Deitzailea: Gure Esku Dago.

Prestaketak

-Giza katerako eta antolaketa lanetan parte hartzeko izen emate mahaia astebururo frontoi inguruan: ostiral arratsaldeetan, larunbat eta igande eguerdietan.

-Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldearen bilerak ostegunero 19:00etan Potxoenean.

-Maiatzaren 26an, giza katea girotzeko Klik Eguna.

-Informazio gehiago:

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil

Twitter: @GureEskuDagoU

gureeskudago.eus

USURBIL

9. kilometroa: Lasarte-Oria.

10. kilometroa: Lasarte-Oria.

11. kilometroa: Zubieta-Usurbil.

12. kilometroa: Usurbil.

13. kilometroa: Andoain.

14. kilometroa: Andoain.

15. kilometroa: Urnieta-Aginaga.

16. kilometroa: Astigarraga.

17. kilometroa: Hernani.

ORIO

18. kilometroa: Hernani….