Herriko ekoizleek eta bertako produktuek hartu dute, Baserritarren Egun honetako plaza

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 13a, 15:25

Izatez, San Ixidro Eguna asteartez egokituko den arren (maiatzaren 15ean), ospakizunak igande honetara aurreratzea erabaki dute aurtengoan, baserritarrez gain, herritar oro erakarri nahi baitzuten plazara. Eta helburua lortu dute. Ez zen bertara joateko arrazoirik falta. Herriko ekoizle eta produktuek hartu dute plaza. Bertako, tokiko ekoizpena kalera atera eta herrian ezagutzera eman nahi zuten herriko baserritarrek. Egiten duten lanketa ezagutarazi, bertako produktuen kontsumoa sustatu. Ez dute ikusle eta eroslerik falta izan. Denetarik ikus ahal izan dugu postuetan; landareak, gazta, arrautzak, postre gozoak, oilaskoak, fruitu lehorrak, txerrikiak... Eta postu artean eginiko ibilaldian barrena, gosea eta egarria asetzeko antolatzaileak banatzen aritu diren hamaiketako goxoa.

Goiza girotzeko, martxan den Usurbilgo Pilota Txapelketako jardunaldia ospatu da frontoian. Eta eguraldiagatik, azken unean kalejira egokitu behar izan duen Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa berriz ere kalean gora eta behera ikusi dugu. Aterruneak baliatuta, herriko txistulariekin batera Kaxkoa girotzen. Buruhandiak ere gogotsu, haurren atzetik lasterka bizian.

Goiza euritan eman ostean, eguerdiko aterrunearekin batera, une horretan bildu da jende gehien Baserritarren Egun honetako ospakizunen gunean. Datozen orduetan, herriko produktuez horniturik egitekoak diren bazkariaren ostean, Sebastian Lizaso eta Ane Labaka bertsolarien saioa iragarria dute 16:00etan, eta herri kirolak 18:00etan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA