Euskaraldia antolatzeko astearterako iragarria zegoen bilera bertan behera geratu da

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 14a, 08:00

Euskararen erabilera suspertzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra iragarri den Euskal Herri mailako ekimenarekin bat egina du Usurbilek; Euskaraldiarekin alegia. Prestaketa lanak abian ditu, zeregin honetarako herri eragile ezberdinetako ordezkariek eta herritarrek osatua duten batzordeak. Ekimena udalerri honetan diseinatzen segitzeko batzar irekia deitua zuten astearte honetarako (maiatzak 15) 18:00etan Potxoenean. Baina bertan behera geratu dela ohartarazi berri digute. Aurrerago data berri bat finkatuko da.

Milaka lagun lanean

Beste herri eta hiri askok bezala, Euskaraldirako izena emana du jada Usurbilek. Euskal Herriko ondoko mapan ikus dezakezuenez, ugaritzen doaz atxikimenduak. "Gaur-gaurkoz milaka lagun ari dira, Euskal Herri osoan, batzordeak sortzen eta ekimena prestatzen", irakurri dugu euskaraldia.eus atarian. 

Egutegia

-Apirila-maiatza: mintegiak lurraldeka, herrietako batzorde kideei lanerako trenak eta baliabideak eskaintzeko.

-Euskaraldian parte hartuko duten "ahobizi" eta "belarriprest" guztientzako prestakuntza saioak eskainiko dituzten lagun sarearen osatzea eta haientzako prestakuntza ikastaroak lurraldeka.

-Irailetik aurrera, Euskaraldian parte hartu nahi duten "ahobizi" eta "belarriprest" guztientzako izen ematea. 

-Euskaraldia: azaroaren 23tik abenduaren 3ra.