Musika, jan edana eta mobilizaziorako tartea izango da 37. Sagardo Egunez, euskal presoen eskubideen alde Ernai Usurbilek Mikel Laboa plazan antolatu duen karpa gunean. Talogileak lanean ariko dira eguerdi partera arte. Eguerdian, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratze eta giza katea egingo dira. Hitzordu honi lotuta, gogoan izan, hilabete honetan bi mobilizazio izango direla presoen eskubideen alde. Lehenengoa igande honetakoa, eta bigarrena, ohikoa, hileroko azken ostiralekoa, maiatzaren 25ean 20:00etan Mikel Laboa plazan.
37. Sagardo Eguneko karpa gunera itzulita, kontzertu eta DJ batek borobilduko du igandeko jaialdia Mikel Laboa plazan. Honatx egitarau zehatza:
Maiatzak 20, igandea
11:00 Txosnagunearen irekiera.
13:00 Presoen aldeko kalejira eta txotxa.
Talogileak eguerdira arte.
17:00 Lendakaris Puertos.
21:00 Dj Jotatxo.
Antolatzailea: Ernai Usurbil.