Usurbilgo Lanbide Eskola ezagutzeko ate irekien bigarren saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 16a, 08:32

2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio epea hurbiltzen ari den honetan, Usurbilgo Lanbide Eskolaren proiektua eta instalakuntzak ezagutzeko aukera aparta izango da, egunotarako antolatu dituzten ate irekien jardunaldiotan. Gogoan izan ikasketa eskaintza zabala du Lanbide Eskolak; erdi eta goi mailako zikloak (elektrizitatea elektronika, mantenimendua energia, administrazioa eta fabrikazio mekanikoa), berrikuntza proiektuak, enplegurako formakuntza:

-Maiatzak 16 (asteazkena): 18:00.

-Maiatzak 19 (larunbata): 11:00.

Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

943 364 600

eskola@lhusurbil.eus

Langile eta langabetuentzako ikastaroak

Honatx Usurbilgo Lanbide Eskolak maiatzerako antolaturiko eskaintza. Ikastaroak, astelehenetik ostegunera izaten dira, 18:00-21:00 artean.

-Maiatzak 21: mikro-kogenerazioa (12 ordu).

-Maiatzak 29: mini-eolikoa (20 ordu).

Informazio gehiago:

zubigune.org/eu/cursos/

943 364 600 / 943 562 061