Euskal Herriko 2. Egurrezko Sagardo Lehiaketan parte hartzeko epea ixtear

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 16a, 12:51

Egurrezko ontzietan egindako sagardoaren Euskal Herriko 2. Lehiaketa ospatuko da, maiatzaren 20an izango dugu 37. Sagardo Egunaren baitan. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago jada. Segidan dituzue Usurbilgo Herriko Etxea Sari Nagusia irabazteko lehian parte hartzeko deialdiaren oinarriak.

Iaz ospatu zen estreinako edizioa, Aginagako Urdaira Sagardotegiak irabai zuen. Bigarren postuan sailkatu zen Tolosako Alejoenea baserria, eta hirugarren, Astigarragako Larrarte Sagardotegia. Txapelketara 21 sagardo-egile aurkeztu ziren.