Erraustegiaz telebistan eztabaidatzearen aldeko 10.000 sinaduren aurkezpena 18:00etan, Miramongo elkarretaratzean

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 17a, 06:25

Gutxi falta zitzaiela aipatzen genuen egunotan, ehun bat sinadura baino ez. Baina lortu dute; 10.000 sinadura biltzera heldu da Errausketaren Aurkako Mugimendua. Gogoan izan, EITB-k erraustegiari buruzko eztabaida teknikoa eman dezan galdegiteko udazkenean abian jarritako atxikimendu bilketa kanpainari buruz ari gara. Azken txanpan da. Ostegun goiz honetarako jada, 10.100 lagunek bat egina zuten eskaera honekin. Kanpaina honen sustatzaileek eskerrak helarazi dituzte sare soziaelen bidez. "ZORIONAK guztioi!!! Helburu guztiak gaindituta, 10.000 sinadura baino gehiago lortu ditugu. Gizarteak erraustegiaren eztabaida teknikoa exijitzen du. Gaur, maiatzak 17, Miramoneko () n hori aldarrikatuko dugu, 18:00tan. Zatoz zu ere!".

EITB-k erraustegiaren aldeko eta kontrako iritziak islatuko lituzkeen eztabaida saioa eskaintzearen aldeko sinadura emateko azken orduak dituzue  change.org atarian. Bildutako sinadurak ostegunean aurkeztuko dituzte EITB-ren Miramongo egoitzan. 

Elkarretaratzea EITB atarian

Ostegun honetan, maiatzaren 17an, Birziklatzearen Nazioarteko Egunean hain zuzen, elkarretaratzea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak 18:00etan, Euskal Irrati Telebistak (EITB) Donostiako Miramonen duen egoitza atarian. Une horretan bertan, erraustegiari buruzko eztabaida ematea eskatzeko, ordura arte bildutako sinadurak entregatuko dira. “Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean eta ezinbesteko bihurtu da eztabaida teknikoa modu publikoan burutzea, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz”, nabarmendu dute Errausketaren Aurkako Mugimendutik.

https://twitter.com/ErrausAurkMugi/status/996984537228988416