Antxomolantxa Elkarteak inguruotan soilik dugun hegoaldeko zuhaitz-igela ezagutzeko familia giroko irteera antolatu du larunbat honetarako (maiatzak 19). Goizeko 10:00etan abiatuko dira Aginagako frontoitik. Egunotan, irteera Arrate baserri ingurura izango zela iragarri bagenizuen ere, antolakuntzatik ohartarazi dutenez, "Aranzadiko lagunek jakinarazi digutenez, bihar goizean igelak eta narrastiak ikustera joateko txangoan ez gara Arrate ondoko putzura joango, Artikula ondoko putzura baizik (animalien protektora ondoan)".
Zonalde horretan dagoen igel putzu bat bisitatuko dute. Bertan dauden igelak, hegoaldeko zuhaitz-igela, babestu beharreko espeziea dugu. Euskadiko anfibio urriena aurkitzen baita bertan, baita Mendizorrotz eta Igara inguruetako zenbait putzuetan ere. Ezagutu eta zaindu beharreko ondare bizia beraz. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik, xehetasun gehiago eskainiko dizkiete txangoan parte hartuko dutenei. Aipatu moduan, plan egokia herritar ororentzat, bereziki haur eta gurasoentzat.
Aginagako txokoak
Ostiral honetan (maiatzak 18) itxiko dute, Aginagako udako txokoetan izena emateko epea. Ekainaren 25etik uztailaren 30era izango dira baina, Aginagako San Praixku guraso elkartetik ohartarazi dutenez, “abuztuan ere eskaintzeko asmoa dugu, taldea sortzen bada behintzat”. Izen emateko bi aukera dituzte interesdunek: iraupen osoa edota asteak solte. Informazio gehiago helbide honetan: aginaga@eskolatxikiak.org
https://twitter.com/Agiatik1/status/997367746097827840
https://twitter.com/Agiatik1/status/996366769584574464