Olatz Korta eta Xabi Zubeldiaren emanaldia 17:30ean ludotekan

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 18a, 06:18

Bihurri ludotekak antolatuta, ostiral honetan, maiatzaren 18an, 17:30etan hasita ludotekan bertan. Euskal Herria ezagutzera datozen Mattin eta Mariren bizipenak jasotzen ditu ekitaldiak, musika, dantza edota kontakizunen bidez. "Mattin eta Mari Euskal Herria ezagutzera gonbidatuak izan dira eta beren bizipenak kontatuko dizkigute. Musika, abestiak, dantza, kontakizunak, asmakizunak eta abar... Zatoz Mattin eta Mari ezagutzera, dibertigarria izango da!!!!".

Muxurbilgo ikasleen emanaldia

Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute antzerki taldeko kideek, maiatzaren 26an (larunbatez) 12:00etan Sutegiko auditorioan. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Gonbidapenak eskuratu beharko dira. Emanaldi egunean bertan Sutegin banatuko dituzte.

Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioaz

"Sokari helduz" tailerra antolatu dute Gaztelekuko hezitzaileek maiatzaren 26an. "Nola hobetu guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa?", hortxe ahotan hartuko duten gaia, 10:00-12:00 artean Potxoenean. "Bertan, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tresnak landuko dira, praktikotasunetik abiatuta", adierazi dute antolatzaileek. Ikasturte hasieran Gaztelekuko hezitzaileek gurasoekin egin ohi duten bileran irtendako kezketatik abiatuta deitu dute, Gaztelekuko erabiltzaileak izan edo ez, 12-18 urte arteko nerabeen gurasoei zuzendua egongo den tailer hau. Hitzordurako izena aurrez eman beharko da, maiatzaren 23a baino lehen, Gaztelekuan edo gaztelekua@usurbil.eus helbidean. Argibide gehiago, 688 713 838 telefono zenbakian jaso ditzakezue.

Elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldia

Gai honi buruzko hitzaldia antolatu du Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak. Maiatzaren 14an izango dela iragarri bagenizuen ere, hilaren 21ean izango da, arratsaldeko 15:00etan Zubietako Kaxkape egoitzan. ELIKA fundazioko kide Edurne Gantxegi arituko da hizlari lanetan.

Datorren astean, Udaberri Festa Zubietan

Honatx Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak aurtengorako osatu duen egitaraua:

Maiatzak 22, asteartea

17:00 Eskulanak.

19:00 Buruhandiak.

Maiatzak 23, asteazkena

17:00 Kantukantoi taldearekin ipuin kontaketa eta ilustrazioa.

18:00 Globo gerra eta apar festa.

Maiatzak 24, osteguna

16:30 Merendola.

17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.

Maiatzak 25, ostirala

17:00 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak.

18:00 Altxorraren bila.

19:00 Afari-merienda, eta ondoren, disko festa.

Maiatzak 26, larunbata

10:00 Eguneko irteera: orientazio froga Pagoetako parkean, 10:00etan, Iturrarango parketxetik.

Antolatzailea:Zubietako Eskola Txikiko guraso elkartea.