Kafe tertulia eta Mihiluze saioa, Gazte Mugimenduaren asteburuko hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 18a, 11:03

Usurbilgo Gazte Mugimenduaren plangintzak aurrera darrai. Maiatzean, aisialdia, euskara eta artea lantzea dute helburu. Honatx datozen asteotarako deialdien berri. Hitzorduotako bi asteburu honetan; kafe tertulia eta Mihiluze saioa:

Maiatzak 18, ostirala

22:00 Horrez gain, Kafe Tertulia dinamikak ere aurrera jarraitzen du. Orain arte herriko emakume gazteak biltzen egon dira gai ezberdinen inguruan hitz egiteko, eta hilabete honetan Emakumea eta sexualitatea atala jorratzeari ekingo diote. “Hortaz, maiatzaren 18an 22:00etan emakumeoi sexualitatearen inguruan ezkutatu diguten informazioaren inguruan murgiltzea izango da asmoa. Interesa duen emakume oro gonbidatua dago saiora”, Usurbilgo Gazte Mugimendurik aditzera eman dutenez.

Maiatzak 19, larunbata, 

19:30 Mihiluze saioa Askatasuna plazan, “herrian euskarak bizi duen egoeraz hausnartzeko”.

Maiatzak 25, ostirala

21:30 Usurbilgo artixten solasaldia. “Aurretik aipatutako dinamika guztiak bezala, honako hau ere herritar guztientzat bideratua dagoela garbi utzi nahi dugu, guztiok barruan daukagun artixta azaleratzeko asmotan”.

Solasaldiaren ostean, Andoni bakarlaria Sutegi kanpoan.