Atzera kontaketa amaierara heldu da, hemen da 37. Sagardo Eguna!
https://twitter.com/noaua/status/997413750201298944
Egun osoko festa
Konturatzerako sagardoari eta honen inguruko kulturari gorazarre egiten dion usurbildarren jai kuttunena bueltan datorkigu maiatzaren 20an, ohi bezala, baserrietako, herriko nahiz Gipuzkoako sagardotegietako edariekin, pintxo eskaintza zabalarekin goiz partean. Azken urteotan Santixabeletan nahiz maiatzeko ospakizun honetan herria dantza batean jartzen asmatu duten “Elektro-Patxaranga” taldekoekin arratsaldez.
Iganderako eguraldi ona iragarri dute, euririk ez da espero. Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, "igandean aldaketa handirik gabe amaituko dugu astea. Zeruan berriz ere hodeiak eta urdinguneak tartekatuz joango dira, ipar-haizea ibiliko da eta termometroak 17-19 ºC ingurura iritsiko dira. Arratsalde-gauean izango dugu aldaketa esanguratsuren bat; ezegonkortzera egingo du eta bero-hodeiak gehiago garatuko dira, batez ere hegoaldean eta Pirinioetan. Era horretan, baliteke han-hemenka ekaitzak jotzea".
Festarik ez, sagardo botatzailerik gabe
Sagardo zaletuak asetzeko, ohi bezala, usurbildarren jai kuttuneneko ezinbesteko osagaiak dira. Haiek gabe ez dago festarik. Eta behar ditu, jai egun honek biziraungo badu. Auzolanari esker ospatzen da Usurbilgo Sagardo Eguna, eta auzolan horretan ezinbestekoak dira, plazara datozen bisitari eta sagardo zaleei harrera egin eta edalontzira edari preziatua zerbitzatzen dietenen parte hartzea.
Hogeita hamazazpigarren edizio honek ere sagardo botatzaileak behar ditu. Usurbildarren jaia barru barrutik bizi eta ospatu nahi duzuen guztiontzako hitzordua finkatu du Sagardo Egunaren Lagunak bilguneak. Igandean, goizeko 8:00etan frontoira joateko deia egin dute. Ospakizun handirako egoki jantzita agertu, postuen muntaketa lanetan lagundu, zerbitzatzen ariko zareten gunea egokitu, eta edari preziatuari botilatik edalontzirako bidea egiten laguntzera gero! Sagardoa zerbitzatzera alegia. Postua atonduta ekin beharko zaio sagardoa botatzeari. Eta muntatutakoa, jaso gero. Goiz parteko sagardo festa amaieran, postuak desmuntatzen lagundu beharko da.
Ibilgailurik gabeko jaia
Gogoan izan, 37. Sagardo Eguneko jai eremua ibilgailurik gabeko herritarrena izango da maiatzaren 20an. Horregatik, kontuan izan ondoko urteroko oharrak. Batetik, egunean zehar, festa gunetik hurbilen dauden kaleak, ohikoak, autoen joan etorrirako itxita egongo dira.
Aldaketak autobus geltokietan
Lurraldebuseko autobus zerbitzuak Kale Nagusitik N-634 errepidera desbideratuko dituzte. Honenbestez, ez dute geldialdirik egingo udaletxe ondoan. Adi beraz, Donostia aldetik etorri eta Zumaiarantz doan UK09 autobus zerbitzua San Inazioko errotondan eta Atxegalde parean geratuko da 10:30-20:30 artean. Donostia alderantz doan zerbitzua ohiko geltokitik igaroko da. Usurbildik Hernanira doan autobusak berriz, geldialdi bakarra egin du Kaxkoan; aipatu San Inazioko errotonda horretan bertan. Honatx xehetasun gehiago:
180518lurraldebus2 180518lurraldebus1
https://twitter.com/Lurraldebus/status/997403692822384641
Maiatzak 20, igandea
11:30 37. Sagardo Egunaren irekiera Haimar Zubeldia eta Asier Zubiria kirolari usurbildarren eskutik.
Baserriko, “Euskal Sagardoa” Jatorri izendapen duena eta Gipuzkoako Elkarteko Sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.
12:00 Egurrezko Sagardoaren lehiaketa.
14:30 Sagardo dastaketaren itxiera.
18:00 “Elektro-Patxaranga” kaleetan zehar.
Antolatzailea: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak.
Gipuzkoako Elkartea
Aginaga
Aginaga
Urdaira
Usurbil
Aialde Berri
Arratzain
Saizar
Zubieta
Araeta
Astiazaran
Aia
Izeta
Satxota
Astigarraga
Artola
Astarbe
Bereziartua
Lizeaga
Azpeitia
Añota
Donostia
Calonge
Hernani
Alberro
Goiko Lastola
Otsua-enea
Rufino
Lasarte-Oria
Otegi
Urnieta
Elutxeta
Oianume
EUSKAL SAGARDOA
Aduna
Aburuza
Aia
Satxota
Astigarraga
Astarbe
Bereziartua
Lizeaga
Petritegi
Azpeitia
Añota
Hernani
Iparragirre
Usurbil
Saizar
BASERRIAK
Agerre Azpi
Aizperro
Anburu
Dranbaenea
Gorosti
Ibindox
Leitzarran