Errausketaren Aurkako Mugimenduak ere bat egin du, Bizitza Da Handiena borroka sozialen astearekin

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 18a, 06:33

Jada 58 herri mugimendu eta sindikaturen babesa jaso du, maiatzaren 19tik 26ra Donostian deitu duten Bizitza Da Handiena borroka sozialen asteak. Tartean, gogoan izan, ondoko irudian ageri den moduan, usurbildarrena, baita Errausketaren Aurkako Mugimenduarena ere. "Errausketaren Aurkako Mugimenduak bat egiten du larunbatean ekingo zaion #bizitzadahandiena egitasmoarekin eta dei egiten dugu guk ere larunbatean Bulean 10:30etan agertzeko. Borroka sozialen aste honetan aktiboki parte hartuko dugu", iragarri dute ohar bidez.

Oharra azken hilabeteotan bildutako sinadura bilketaren kanpaina amaiera egunaren biharamunean helarazi dute. Jada 58 eragileek bat egin dute Bizitza Da Handiena borroka sozialen astearekin, "boteretik herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen ari diren politikei aurre egiteko". Segidan duzue zerrenda.

Herritarrei ere deia. "Herritar guztiei dei egiten diegu hartuta kalera ateratzeko, ekimen mordoa prestatu ditugu eta aste zoragarria izango da! Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, kalea bizi-bizirik dago, eta aste hau beste froga bat izango da", iragarri dute sare sozialen bidez.

HITZORDUAK

Maiatzak 19, larunbata

10:30 Donostiako Bulebarrean biltzeko deia.

12:00 Prentsaurrekoa.

Atxikimenduak

1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa

2) Adi! ustelkeriaren aurkako elkartea

3) Aingura kofradia

4) Aiuri Antiespezista

5) Alde Zaharreko gazte asanblada

6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada

7) Aman Komunak

8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea

9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak

10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua

11) Askapena

12) Askekintza

13) Azkoitiko MataderoEkintzak

14) Bakea eta Duintasuna

15) BiziLagunEkin plataforma 

16) CDR Tolosaldea Goierri

17) CNT sindikatua

18) Diario Fatxo

19) Donostiako Asanblada Feminista

20) Donostiako Ikasle Abertzaleak

21) Donostiako Komite Internazionalistak

22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

23) ELA sindikatua

24) ESK sindikatua

25) Eguzki

26) Ernai 

27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

28) Eskifaia kofradia

29) Euskal Herrian Euskaraz

30) Euskal Herriko Bilgune Feminista

31) Firestone

32) Gelditu Metroa Antiguon

33) Gipuzkoa Zutik

34) Groseko Asanblada Feminista

35) Guardetxea

36) Hazten Hasten kultur egitasmoa 

37) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea

38) Hotel + EZ

39) Jaizkibel Herriarena

40) Kalera Kalera

41) Kimera Antiespezista

42) Kortxoenea

43) LAB sindikatua

44) Langileen Babes Sarea

45) Letaman gaztetxea

46) Manu Robles Arangiz Fundazioa

47) Marruma Kulturalak

48) Oraingoan Bai 

49) Oñatiko Antixena gaztetxea

50) Plaza Feminista

51) Pototak Asanblada Feminista

52) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista

53) Salatu

54) Sare Antifaxista

55) Satorralaia

56) Txantxarreka gaztetxea

57) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista

58) Zergatik ez?

BIZITZA DA HANDIENA MUGIMENDUAREN ADIERAZPENA

MAIATZAREN 19an, larunbata, 10:30ean DONOSTIAKO BOULEBARREAN.

NOR GARA? Herri mugimendu eta sindikatu ugarik bat egin dugu bat Bizitza Da Handiena kanpainarekin, agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politikei aurre egin behar zaiela uste dugulako. Behar izugarria dago, egoerak eskatzen du, eta horren froga da batu garen eragile eta herritarren aniztasuna. Aste honetan egingo dugu publiko kanpainarekin bat egiten dugun eragileon zerrenda ederra. Kanpainaren filosofiarekin bat datozen Euskal Herriko herri mugimendu eta sindikatuei atxikimendua eskatu nahi diegu, deialdia indartze aldera. Atxikimendua eman nahi izanez gero idatzi bizitzadahandiena [abildua] gmail . com helbidera ostegun iluntzea baino lehen.

EZ GARA EZEREZETIK ABIATZEN: Mundu mailan ematen diren esperientzia ugariren iturritik edaten dugu, baita Donostian gertatu direnetatik ere: Azken urteetako desobedientzia ekimen masibo batzuk aipatzearren, atxiloketen aurkako herri harresien, etxe kaleratzeen aurkako borrokaren, 15M, Nuit Debout edo erraustegiaren aurkako kanpaldiaren, “M8 “emakumeok* planto” izenpeko greba feministaren, prekarietatearen aurka langile mugimenduaren dinamiken eta pentsionisten mobilizazioen bidetik borrokatuko dugu, besteak beste. Borroken artean loturak egiten saiatuko gara, guk nahi badugu, dena lotuta dagoelako

NOLA EGINGO DIEGU AURRE? Desobedientzia zibila, kolaborazio-eza, ekintza zuzena, erresistentzia izango dira gure borrokarako tresna lege eta politika injustuei aurre egiteko; beren bortxa agerian utziko dugu guk biolentziarik erabili gabe. Erasoen aurrean elkartasuna izango da tresnarik indartsuena. Dena kontrolpean edukitzera ohitu direnen aurka egiteko borroka molde berriak asmatzen ari gara, kultura politiko berri bat egunez egun eraikitzen. Egingo dugun ekimenari adjektiboak jartzen hasi baino, gure ekintzen bidez azalduko diogu Euskal Erregimenaren ereduari kontrapuntua.

ZERGATIK? Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, kalea bizi-bizirik dago. Protestara kalera ateratzeko arrazoiak pilatzen ari zaizkigu, horregatik emango dugu erantzun bateratua.

DEIALDI GARRANTZITSUA: Maiatzaren 19an denok Donostiako Bulebarrean, 10:30ean. Garrantzitsua izango da adin eta esparru ezberdinetako jendea bildu eta denok bertan gustora sentitzea, gure lekua daukagula ikustea. Horregatik, aste honetan, era guztietako konpromisoak, denak balorean jarriko ditugu. Beraz, larunbatean, den denok Boulebardera, lehen egunean jende asko biltzea garrantzitsua izango da.

Bertan ikusiko dugu elkar!

Sare sozialen helbideotan aurki dezakezue Bizitza Da Handiena plataforma:

https://bizitzadahandiena.wordpress.com

Facebook

Twitter

Telegram

Youtube