Eginiko ahaleginak goiz edo beranduago emaitzak ekartzen ditu. Usurbil K.E.ren kadete mutilen kasuan bezala. Euskadiko Txapelketan lehen hiru taldeen artean amaituta, Espainiako Sektorea jokatzeko sailkatu dira. Sektorea asteburu honetan jokatuko dute Bartzelona aldean. Kataluniara bidean atera eta helarazi diguten ondoko argazkian dituzue talde kideak, senideekin eta Usurbil K.E.-ko ordezkariekin batera.
Jokatuko duten sektorea: C.
Noiz: maiatzak 18-20.
Non: Sant Joan Despi (Bartzelona, Herrialde Katalanak)
Aurkariak: F.C. Barcelona Lassa, H.C. Eivissa, Elda C.E.E. “A”
Erregional mailako futbol taldeak bestalde, larunbat arratsaldean jokatuko du denboraldiko azken neurketa Haranen. Honatx astebururako iragarri diren futbol eta eskubaloi partidak:
FUTBOLA HARANEN
Maiatzak 19, larunbata
10:00 Alebin neskak: Udarregi 6A-Udarregi 5A
16:30 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Aloña Mendi K.E.
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Maiatzak 19, larunbata
16:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Pulpo
18:00 Jubenil mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Legazpi