"Maiatzaren 19tik 27ra handiena bizitza dela aldarrikatuko dugu kalean eta elkarrekin!"

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 19a, 14:30

Abiatu dute Donostian, Bizitza Da Handiena aldarripean, borroka sozialen astea. "Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da", datorren hau, gaur hasi eta maiatzaren 27ra arte luzatuko dena. Hamaika borroka sozialen astea (tartean, erraustegiaren aurkakoa ere izango da); "herri mugimendu eta sindikatu mordoaren indarren bateratze hau baliatuko dugu egunero-egunero zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko, herri boterea eraikitzen jarraitzeko", iragarri dute aste honen abiatzean Donostian egin duten agerraldian.

10:30ean Bulebarrean jarria zuten biltzeko hitzordua. Hala egin dute, eta gero kalejiran Donostiako erdigunerantz jo dute. Gipuzkoa plaza Askatasuna hiribidearekin lotzen duen Idiakez kalea, 6raino. Helbide horretan aspalditik hutsik zegoen eraikin publikoa okupatu dute. Borroka sozialen aste honen erreferentzia puntua izango da eraikin hau. Atarian eskaini dute prentsaurrekoa eguerdian, hurrengo egunotarako xehetasunak eskaintzeko. Tartean, egunero 19:30ean asanblada egingo dela iragarri dute.

60 bat herri mugimenduk eta sindikatuek bat egin dute ekimenarekin. Herritarrak kanpaldi honetan parte hartzera deitzen dituzte. "Aste oso bat ekimenez josiko dugu, kolorez jantziko dugu Donostia, elkartasunetik, alaitasunetik eta herritik borrokatuz. Astebeteko kanpaldi bat egingo dugu horretarako. Astebeteko kanpaldi bat abiatuko dugu, eta herritar guztiak deitzen ditugu arratsaldero 19:30ean egingo den asanbladan parte hartzera".

AGERRALDIKO ADIERAZPENA

Iritsi da udaberria!

Ezerezetik bezala, baina batez ere behetik gora, herritarrok sorpresa eman dugu: maiatzaren 19tik 27ra handiena bizitza dela aldarrikatuko dugu kalean eta elkarrekin! Has dadila festa!

Bizitza Da Handiena kanpaina; borroka sozialen aste hau, herri mugimendu eta sindikatu mordoaren indarren bateratze hau baliatuko dugu egunero-egunero zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko, herri boterea eraikitzen jarraitzeko.

Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da.

Horren adibidea da 78ko Euskal Erregimeneko indar politikoek inposatu nahi diguten turismo eredu suntsitzailea. Turismo politika horren aurka hainbat herri ekimen garatu genituen Donostian joan den urtean, eta zein izan da herri protesta horren aurrean instituzioek emaniko erantzuna? Batetik, hotel bat okupatu zuten 20 bat gazte donostiar auziperatu dituzte; bestetik, herritarrak zigortzeko isunak iristen hasi dira; eta, azkenik, inolako lotsarik gabe, agintariek diru publikoa xahutuko dute Turismoaren Munduko Erakundearen batzarra Donostian antolatuz. Herritarrez trufatu dira berriro ere. Eskandalu bat da. Nola ulertu horrelako jokabide arduragabea Donostian, hain justu turismoak itota duen gure hirian?

Desastre horren aurrean, herritar guztiei dei egiten diegu bizipoza hartu eta kalera ateratzeko, kaleak guztionak direla ozen esateko, eta ez kameraz bete eta bertan aurrez baimenik eskatu gabe biltzen garenean polizia bidaltzen duten instituzioetako jauntxoenak.

Aste oso bat ekimenez josiko dugu, kolorez jantziko dugu Donostia, elkartasunetik, alaitasunetik eta herritik borrokatuz. Astebeteko kanpaldi bat egingo dugu horretarako. Astebeteko kanpaldi bat abiatuko dugu, eta herritar guztiak deitzen ditugu arratsaldero 19:30ean egingo den asanbladan parte hartzera.

Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, kale bizi-bizirik dago, bizi-bizirik gaude, gainean dauzkagun haiek nahi ez badute ere.

60 herri mugimendu eta sindikatuk babesten dugu mugimendu hau, beraz, instituzioei dei zuzen eta garbia egiten diegu: Herria gu gara, eta antolatuta gaude. Gutako inori eraso egiten badiozue, gutako guztiok erasotuko gaituzue, herria erasotuko duzue. Zuen bulegoetan herritarrak kontuan hartu gabe hartzen dituzuen erabakiak gure kontra doaz zuzenean, eta guk, bulegoak baino, plazak nahiago ditugu. Bizitza dugu aldarri eta horren alde egingo dugu.

Guk garbi diogu: ez dugu biolentziarik erabiliko, eta espero dugu boteretik ere ez erabiltzea. Lege eta politika injustuei aurre egiteko gure tresnak desobedientzia zibila, kolaborazio-eza, ekintza zuzena eta erresistentzia izango dira.

Eraikin publiko honetan sartu gara, urteak direlako hutsik dagoela hiri erdian, herritarren beharrak izugarriak direnean. Eraikin publikoak ez dira administrazioarenak, herritarronak dira, publiko hitzak ongi dioenez. Horregatik ireki ditugu ateak eta gardentasun osoz diogu, astebeteko Bizitza Da Handiena kanpainak iraun bitartean egnogo garela hemen.

Okupazio mugimenduarekin lan egiten duten abokatuek argi diotenez, polizia ezin da sartu eraikin hau desalojatzera 10 eguneko epean, eta beraz, gu 7 egun egongo garenez, argi jakinarazi nahi dugu, sartuko balira legea hautsiko luketela eta azken xehetasuneraino dokumentatuko genukeela gertakaria. Horrez gain, gure eskubideen aurka, eraikin honetatik botatzea erabakiko balute, kanpaldia egingo genuke hiriko plazetan. Beraz, bi aldiz pentsatu dezatela egin behar dutena. Izan ere, Donostialdean Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzaz, burutu dituen azken hiru kaleratzeak legez kanpokoak izan dira eta Erregimenaren prentsak gertakari larri hauek ezkutatu baino ez ditu egin.

https://youtu.be/UvDAEz0GwkQ

Atxikimenduak

1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa

2) Adi! ustelkeriaren aurkako elkartea

3) Aingura kofradia

4) Aiuri Antiespezista

5) Alde Zaharreko gazte asanblada

6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada

7) Aman Komunak

8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea

9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak

10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua

11) Askapena

12) Askekintza

13) Azkoitiko Matadero Ekintzak

14) Bakea eta Duintasuna

15) BiziLagunEkin plataforma 

16) CDR Tolosaldea Goierri

17) CNT sindikatua

18) Diario Fatxo

19) Donostiako Asanblada Feminista

20) Donostiako Ikasle Abertzaleak

21) Donostiako Komite Internazionalistak

22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

23) ELA sindikatua

24) ESK sindikatua

25) Eguzki

26) Ernai 

27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

28) Eskifaia kofradia

29) Euskal Herrian Euskaraz

30) Euskal Herriko Bilgune Feminista

31) Firestone

32) Gelditu Metroa Antiguon

33) Gipuzkoa Zutik

34) Groseko Asanblada Feminista

35) Groseko Jai Batzordea

36) Guardetxea

37) Guneak Zabaltzen

38) Hazten Hasten kultur egitasmoa 

39) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea

40) Hotel + EZ

41) Jaizkibel Herriarena

42) Kalera Kalera

43) Kimera Antiespezista

44) Kortxoenea

45) LAB sindikatua

46) Langileen Babes Sarea

47) Letaman gaztetxea

48) Manu Robles Arangiz Fundazioa

49) Marruma Kulturalak

50) Olatukoop

51) Ongi Etorri errefuxiatuak

52) Oraingoan Bai 

53) Oñatiko Antixena gaztetxea

54) Plaza Feminista

55) Pototak Asanblada Feminista

56) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista

57) Salatu

58) Sare Antifaxista

59) Satorralaia

60) Su Txikian elkarte feminista

61) Txantxarreka gaztetxea

62) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista

63) Zergatik ez?

 

Sare sozialen helbideotan aurki dezakezue Bizitza Da Handiena plataforma:

https://bizitzadahandiena.wordpress.com

Facebook

Twitter

Telegram

Youtube 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA