2019ko hauteskundeei buruz EHBilduk deituriko herri batzarra ostegunean

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 22a, 09:27

“Hauteskunde-erronkara elkarrekin lotzeko deia” egiten die herritarrei Usurbilgo EHBilduk, 2019ko maiatzean ospatuko diren udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta den honetan. Koaliziotik berri eman dutenez, hitzordu honi begirako plangintza osatzen dabiltza; “urtebete honetarako lan eta zereginak ordenatzen, egutegian kokatzen..”. Ekaina amaieran herrialdeko eta hiriburuetako zerrendaburuak hautatzeko barne-prozedura ere abiatu du EHBilduk. Hautagaiak proposatzeko maiatzaren 27ra arteko epea dago. Prozedu honetan parte hartzeko elkarrekin.ehbildu.eus atarian eman behar da izena.  Horren guztiaren berri eman eta herritarren ekarpenak jasotzeko herri batzarra deitu dute ostegun honetarako, maiatzaren 24rako 19:00etan Potxoenean.

ETAren amaieraren ostean, azken hilabeteotako herri mobilizazio handien tartean eta urtebete barruko hauteskundeei begira, “Usurbilen ere badugu erronkarik. EHBilduren proiektua errotu dadin nahi dugu”, adierazi dugu. Honenbestez, hurrengo asteko batzarrera “etorri eta izan zaitez proiektu honetako kide. Parte hartu, iritzia eman, bozkatu, ekarpena egin… hamaika modu daude laguntzeko. Ez dago modu bakarra. Guztiak ditugu beharrezko!”, adierazi dute koaliziotik.

Herri batzarra

Eguna: maiatzak 24, osteguna.

Ordua: 19:00.

Tokia: Potxoenea.

Zehaztasunak: "Hauteskunde-plangintza osatzen ari gara. Urtebete honetarako lan eta zereginak ordenatzen, egutegian kokatzen... gabiltza, eta horren guztiaren berri emateko eta zure ekarpenak biltzeko, maiatzaren 24ean herri-batzarra egingo dugu".

Gai zerrenda:

-Herriko hauteskunde-plagintzaren aurkezpena.

-Herrialdeetako eta hiriburuetako zerrendaburuak aurkezteko barne-prozesuaren berri ematea.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.