Iazko Sagardo Egunean, egurrezko ontzietan egindako sagardo lehiaketa jarri zen martxan. Bigarren edizioa ospatu da gaur eta, honakoan ere, iazko garaile bera nagusitu da: Urdaira sagardotegiko Patxi Azkonobieta. Podiuma Josu Furundarenak eta Nerea Uribek osatu dute, hurrenez hurren. Gipuzkoako 18 sagardogile aurkeztu dira guztira. Silvia Garcia Mugaritz jatetxeko somelierra eta Mikel Rodriguez Tolosaldea jatetxeko nagusia aritu dira epaile lanetan.