Botatzaile onena, Anartz Aizpurua

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 20a, 14:25

Anartz Aizpurua nagusitu da sagardo botatzaileen lehiaketan. Antolaketako bi kide postuz postu ibili dira eta zerbitzatzen ari ziren botatzaile guztien artean hiru lagun hautatu dituzte. Oholtzara deitu dituzte hiru lagunak eta orduan hasi da hiruren arteko lehia. Anartz Aizpuruak irabazlearen txapela ez ezik, sagardo kaxa eta gazta eskuratu ditu. Kerman Errekondo bigarren sailkatu da eta, horri esker, sagardoa eta gazta etxeratu ditu. Zuriko Lataillade hirugarren izan da eta sagardo kaxa batekin jaitsi da oholtza gainetik. Joxe Juan Azkonobieta eta Rafa Ibargoien aritu dira epaile lanetan.