Talogileen eta giza katearen ostean, musika giroa arratsaldean karpa gunean

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 20a, 15:58

Trago eta trago artean, bat baino gehiago hurbildu da Sagardo Egun honetan, Ernai Usurbilen frontoi ondoko karpa gunera. Bertan, goizean goizetik gogor aritu dira lanean usurbildar talogileak. Eguerdi partean, ohi denez, festa egun honetan herrian falta direnak ere gogoan izan dituzte. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, sakabanaketarekin amaitzea exijitzeko euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin da frontoi ondoko karpa gunean. Segidan, Mikel Laboa plaza, Askatasuna gaineko bolatokiarekin lotu duen giza katea. Beste behin, sorterritik 600 kilometrora Valentziako Picassenten espetxeraturik segitzen duten Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga etxean nahi dituztela aldarrikatu dute.

Goizeko ekimenon ostean, musika kontuak arratsalde eta iluntze partean, Ernai Usurbilen karpa gunean:

DATOZEN HITZORDUAK

Maiatzak 20, igandea

17:00 Lendakaris Puertos.

21:00 Dj Jotatxo.

Antolatzailea: Ernai Usurbil.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA