Ekimen mordoa datozen egunotan, Bizitza Da Handiena borroka sozialen astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 22a, 14:41

Borroka sozialen aste betean da Donostia, larunbataz geroztik. Hainbat ekimen antolatzen ari dira egunotarako. Gipuzkoa plaza Askatasuna hiribidearekin lotzen duen Idiakez kalea, 6an urte luzez hutsik egondako eraikin publikoa dute erreferentzia gune nagusia. Nahiz "Bizitza Da Handiena" aldarria kalera eramango duten, ekimenarekin bat egin duten 60tik gora herri mugimendu eta sindikatuek. Honatx momentuz, egunotarako iragarria duten ekimenen zerrenda:

Maiatzak 22, asteartea

09:00 Gosaria Herritarron Etxean.

14:00 Bazkaria Herritarron Etxean.

16:30 Free Croissant Gipuzkoa Plazan (Langileen Babes Sarea).

17:30 Alternatiben Herriaren aurkezpena.

18:30 Urrezko kaiolarik ez: Aquariumaren aurkako elkarretaratzea (Askekintza).

19:30 Mutuen negozioa eta osasuna. Asepeyo mutuan, Madrilgo ibilbidean (CNT).

19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.

22:00 Afaria Herritarron Etxean.

Ekimen kulturalak.

HURRENGO EGUNOTARAKO BEHIN BEHINEKO EGITARAUA

Maiatzak 23, asteazkena-Maiatzak 25, ostirala

Munduko Turismoaren goi bilera gure hirian.

Maiatzak 23, asteazkena

10:30 Elkarretaratzea Kursaalean (BiziLagunEkin).

Bazkaria.

19:00 "Europar Batasunean burujabe? Faxismoari aurre egiten" hitzaldia.

19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.

Afaria.

Zerbeza eta patatak Aman Komunean.

Maiatzak 24, osteguna

Bazkaria

18:00 Abaraska.

18:30 Feminismoak gudari planto! Elkarretaratzea Bulebarrean (Donostiako Asanblada Feminista).

19:00 Hotel+Ez kontzentrazioa Santa Maria Eliza aurrean (H+Ez).

19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.

19:00 Giri poteoa Nafarroa Behera plazatik.

19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.

Afaria.

22:00 "Gurean" dokumentala, animalien erabilera Euskal Herriko jaietan (Askekintza).

Maiatzak 25, ostirala

Pankarterria.

13:00 Enkartelada Groseko anbulategian (LAB).

Bazkaria.

16:00 Askekintzaren hitzaldia: "Antiespezismoa, gainontzeko animaliak kontuan hartzen".

17:30 Asanblada Saguesen.

17:30 Zutabea manifestaziora, Pinares plazatik.

18:30 "Bertan bizi gara, bertan bizi nahi dugu" manifestazioa (BiziLagunEkin).

21:00 Mozal Legearen aurkako Libre Lasterketa.

Fan Hemendik Festa.

Afaria.

22:00 Solasaldia: ITA, herri mugimenduen Iraultza Txikien Akanpada.

Maiatzak 26, larunbata

10:30 Ginkana Trinitate plazan (Hotel+Ez).

12:00 "Angula ustelak" hitzaldia Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor (Gipuzkoa Zutik).

Herri bazkaria: bakoitzak berea ekarri (Donostiako Jai Batzordeak).

17:00 Haurren txokolatada Antiguan (Metroari Stop Antigua).

17:15 Zutabe feminista pentsio duinen aldeko manifestaziora (Donostiako Asanblada Feminista).

17:30 Pentsio duinen aldeko manifestazioa (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsionisten asanblada).

19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.

Afaria.

22:00 "Zer metro?" Bideoaren proiekzioa Plaza Berrian (Satorralaia).

Maiatzak 27, igandea

11:30 Bizi Eguna Katalunia plazatik (LAB).

Bazkaria.

16:00 Bizikleta Martxa Antiguatik (Metroari Stop Antiguon).

Sare sozialen helbideotan aurki dezakezue Bizitza Da Handiena plataforma:

https://bizitzadahandiena.wordpress.com

Facebook

Twitter

Telegram

Youtube 

AGERRALDIKO ADIERAZPENA

Iritsi da udaberria!

Ezerezetik bezala, baina batez ere behetik gora, herritarrok sorpresa eman dugu: maiatzaren 19tik 27ra handiena bizitza dela aldarrikatuko dugu kalean eta elkarrekin! Has dadila festa!

Bizitza Da Handiena kanpaina; borroka sozialen aste hau, herri mugimendu eta sindikatu mordoaren indarren bateratze hau baliatuko dugu egunero-egunero zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko, herri boterea eraikitzen jarraitzeko.

Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da.

Horren adibidea da 78ko Euskal Erregimeneko indar politikoek inposatu nahi diguten turismo eredu suntsitzailea. Turismo politika horren aurka hainbat herri ekimen garatu genituen Donostian joan den urtean, eta zein izan da herri protesta horren aurrean instituzioek emaniko erantzuna? Batetik, hotel bat okupatu zuten 20 bat gazte donostiar auziperatu dituzte; bestetik, herritarrak zigortzeko isunak iristen hasi dira; eta, azkenik, inolako lotsarik gabe, agintariek diru publikoa xahutuko dute Turismoaren Munduko Erakundearen batzarra Donostian antolatuz. Herritarrez trufatu dira berriro ere. Eskandalu bat da. Nola ulertu horrelako jokabide arduragabea Donostian, hain justu turismoak itota duen gure hirian?

Desastre horren aurrean, herritar guztiei dei egiten diegu bizipoza hartu eta kalera ateratzeko, kaleak guztionak direla ozen esateko, eta ez kameraz bete eta bertan aurrez baimenik eskatu gabe biltzen garenean polizia bidaltzen duten instituzioetako jauntxoenak.

Aste oso bat ekimenez josiko dugu, kolorez jantziko dugu Donostia, elkartasunetik, alaitasunetik eta herritik borrokatuz. Astebeteko kanpaldi bat egingo dugu horretarako. Astebeteko kanpaldi bat abiatuko dugu, eta herritar guztiak deitzen ditugu arratsaldero 19:30ean egingo den asanbladan parte hartzera.

Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, kale bizi-bizirik dago, bizi-bizirik gaude, gainean dauzkagun haiek nahi ez badute ere.

60 herri mugimendu eta sindikatuk babesten dugu mugimendu hau, beraz, instituzioei dei zuzen eta garbia egiten diegu: Herria gu gara, eta antolatuta gaude. Gutako inori eraso egiten badiozue, gutako guztiok erasotuko gaituzue, herria erasotuko duzue. Zuen bulegoetan herritarrak kontuan hartu gabe hartzen dituzuen erabakiak gure kontra doaz zuzenean, eta guk, bulegoak baino, plazak nahiago ditugu. Bizitza dugu aldarri eta horren alde egingo dugu.

Guk garbi diogu: ez dugu biolentziarik erabiliko, eta espero dugu boteretik ere ez erabiltzea. Lege eta politika injustuei aurre egiteko gure tresnak desobedientzia zibila, kolaborazio-eza, ekintza zuzena eta erresistentzia izango dira.

Eraikin publiko honetan sartu gara, urteak direlako hutsik dagoela hiri erdian, herritarren beharrak izugarriak direnean. Eraikin publikoak ez dira administrazioarenak, herritarronak dira, publiko hitzak ongi dioenez. Horregatik ireki ditugu ateak eta gardentasun osoz diogu, astebeteko Bizitza Da Handiena kanpainak iraun bitartean egnogo garela hemen.

Okupazio mugimenduarekin lan egiten duten abokatuek argi diotenez, polizia ezin da sartu eraikin hau desalojatzera 10 eguneko epean, eta beraz, gu 7 egun egongo garenez, argi jakinarazi nahi dugu, sartuko balira legea hautsiko luketela eta azken xehetasuneraino dokumentatuko genukeela gertakaria. Horrez gain, gure eskubideen aurka, eraikin honetatik botatzea erabakiko balute, kanpaldia egingo genuke hiriko plazetan. Beraz, bi aldiz pentsatu dezatela egin behar dutena. Izan ere, Donostialdean Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzaz, burutu dituen azken hiru kaleratzeak legez kanpokoak izan dira eta Erregimenaren prentsak gertakari larri hauek ezkutatu baino ez ditu egin.

Atxikimenduak

1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa

2) Adi! ustelkeriaren aurkako elkartea

3) Aingura kofradia

4) Aiuri Antiespezista

5) Alde Zaharreko gazte asanblada

6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada

7) Aman Komunak

8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea

9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak

10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua

11) Askapena

12) Askekintza

13) Azkoitiko Matadero Ekintzak

14) Bakea eta Duintasuna

15) BiziLagunEkin plataforma 

16) CDR Tolosaldea Goierri

17) CNT sindikatua

18) Diario Fatxo

19) Donostiako Asanblada Feminista

20) Donostiako Ikasle Abertzaleak

21) Donostiako Komite Internazionalistak

22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

23) ELA sindikatua

24) ESK sindikatua

25) Eguzki

26) Ernai 

27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

28) Eskifaia kofradia

29) Euskal Herrian Euskaraz

30) Euskal Herriko Bilgune Feminista

31) Firestone

32) Gelditu Metroa Antiguon

33) Gipuzkoa Zutik

34) Groseko Asanblada Feminista

35) Groseko Jai Batzordea

36) Guardetxea

37) Guneak Zabaltzen

38) Hazten Hasten kultur egitasmoa 

39) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea

40) Hotel + EZ

41) Jaizkibel Herriarena

42) Kalera Kalera

43) Kimera Antiespezista

44) Kortxoenea

45) LAB sindikatua

46) Langileen Babes Sarea

47) Letaman gaztetxea

48) Manu Robles Arangiz Fundazioa

49) Marruma Kulturalak

50) Olatukoop

51) Ongi Etorri errefuxiatuak

52) Oraingoan Bai 

53) Oñatiko Antixena gaztetxea

54) Plaza Feminista

55) Pototak Asanblada Feminista

56) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista

57) Salatu

58) Sare Antifaxista

59) Satorralaia

60) Su Txikian elkarte feminista

61) Txantxarreka gaztetxea

62) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista

63) Zergatik ez?