Nakbaren 70. urtemugaren harira, Gazan martxoaren 30az geroztik gauzatzen ari diren Itzulera Handiaren Martxan dagoeneko 110 palestinar erahil ditu Israelek. Erahilketok salatu eta palestinarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zuten atzo Mikel Laboa plazan, Sortu Usurbilek deituta. “Free Palestine! Elkartasuna eta borroka!” aldarripean egin zuten mobilizazioa. Palestinaren askatasuna exijitu zuten. Argazkia: Usurbilgo Sortu.