"Sokari helduz" tailerra antolatu dute Gaztelekuko hezitzaileek larunbatean, maiatzaren 26an. "Nola hobetu guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa?", hortxe ahotan hartuko duten gaia, 10:00-12:00 artean Potxoenean. Hitzordurako izena aurrez eman beharko da, maiatzaren 23a baino lehen, Gaztelekuan edo gaztelekua@usurbil.eus helbidean. Argibide gehiago, 688 713 838 telefono zenbakian jaso ditzakezue.
"Bertan, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tresnak landuko dira, praktikotasunetik abiatuta", adierazi dute antolatzaileek. Ikasturte hasieran Gaztelekuko hezitzaileek gurasoekin egin ohi duten bileran irtendako kezketatik abiatuta deitu dute, Gaztelekuko erabiltzaileak izan edo ez, 12-18 urte arteko nerabeen gurasoei zuzendua egongo den tailer hau.
Muxurbilen ikasturte amaierako emanaldia
Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute antzerki taldeko kideek larunbat honetan, maiatzaren 26an (larunbatez) 12:00etan Sutegiko auditorioan. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Gonbidapenak eskuratu beharko dira. Emanaldi egunean bertan Sutegin banatuko dituzte.
Udaberri Festa Zubietan
Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak antolaturiko Udaberri Festa betean dira egunotan Zubietan:
Maiatzak 23, asteazkena
17:00 Kantukantoi taldearekin ipuin kontaketa eta ilustrazioa.
18:00 Globo gerra eta apar festa.
Maiatzak 24, osteguna
16:30 Merendola.
17:00 Puzgarriak eta trebetasun frogak.
Maiatzak 25, ostirala
17:00 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak.
18:00 Altxorraren bila.
19:00 Afari-merienda, eta ondoren, disko festa.
Maiatzak 26, larunbata
10:00 Eguneko irteera: orientazio froga Pagoetako parkean, 10:00etan, Iturrarango parketxetik.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko guraso elkartea.
Oiardo Kiroldegiko udako eskaintza
Ekainaren 1era arte eman daiteke izena, Oiardo Kiroldegiak haur, gazte zein helduentzat, uztailerako antolatu duten kirol ikastaro eskaintzan. Argibide gehiago Oiardo Kiroldegian, 943 372 498 telefono zenbakian edota kirola@usurbil.euseta usurbilbpx@gmail.comhelbideetan.