Ekaina eta uztaila parterako ikastaro eta tailer ezberdinak iragarri dira Usurbilen. Lerrootan, honako hauek bildu ditugu:
“Sagarrondotik Sagardora” ikastaroa
Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro praktikoko hurrengo saioa ekainaren 2an, 09:00-13:00 artean Potxoenean. “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak” Aitor Etxeandiarekin.
KzGuneko hurrengo ikastaroak
Maiatzaren 31ra arte goizez izango da zabalik, 09:00-13:00 artean. Eta ekainaren 1etik aurrera arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Datozen ikastaroak:
-Maiatzak 28-29, 16:00-18:00 “Online izapideak Osakidetzarekin”.
-Maiatzak 30-31, 16:00-18:00 “Eusko Jaurlaritza zure mugikorrean”.
-Ekainak 1-14, 11:00-13:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Udako ikastaroak AEK-n
Euskalduntze barnetegiak Arantzan eta Foruan, azterketa ezberdinak prestatzeko barnetegia Arantzan, familia barnetegiak herri berean, Adunan, Foruan eta Zugarramurdin, barnetegi gehiago Ipar Euskal Herrian (euskalduntze barnetegiak Urepelen, Xiberera ikasteko barnetegia Mendikotan), ikastaro trinkoak eta on line ikastaroak euskaltegietan... Eskaintza zabala prestatu du AEK-k uda parterako. Izen ematea zabalik dago jada.
2018-19 euskara ikasi edo maila hobetu nahi dutenek bestalde, aurrematrikulatzeko epea zabalik izango dute, ekainaren 19ra arte. "Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Hortik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira". Gogoan izan, euskara ikasteko diru-laguntzak eskaintzen dituela Usurbilgo Udalak. Ikasturte berirra begira, Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
DYA-ren sentsibilizazio gunea
"Zure eskuek bizitza bat salba dezakete" aldarripean, zazpigarren urtez segidan, "BBS/CRP Eguna" antolatu du DYA Gipuzkoako ekainaren 9rako Usurbilgo plazan, 17:00-20:00 artean.
"Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Arrazoi honengatik urtero 30.000 pertsona inguru hiltzen dira, eta lehen 5 minututan bihotz-biriken suspertzea (BBS/RCP) egiteak biziraupena %70era igotzen du. Gainera, BBS/RCP teknika oso erraza da - barneratzeko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formaziorik ez izan- eta edonorren eskura dago, bere sexua eta adina edozein izanda. Kanpaina honetarako, hainbat stand-ak jarriko ditugu, bertan, nahi duen orok suspertze oinarrizko teknikak ikasi ahalko ditu doan".
UEU-ren Usurbilgo Jakin Jardunaldia
Zabalik dago jada, iaz bezala Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Usurbilgo Udalarekin eta Jakin Fundazioarekin elkarlanean, uztailaren 12 eta 13rako Udarregi Ikastolan antolatu duen Jakin Jardunaldian matrikulatzeko epea. Honatx aurtengo edizioko izenburua: "Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila".
Matrikulazio epea zabaltzearekin batera, jardunaldion egitarau zehatza ere argitaratu du jada UEU-k. Izen ematea ueu.es ataritik bideratu beharko da. Argibide gehiago segidan edo web orrialde berean jaso ahalko dira.
Bigarrenez antolatuko da hitzordu hau Usurbilen. Iaz ospatu ziren jardunaldiok estreinakoz. Orduko hartan, “Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutatzen ari diren lekua” izan zuten hizpide.
Epea: uztailak 12-13 (ostegun eta ostirala).
Tokia:Udarregi Ikastola.
Ordutegia:
-Uztailak 12: 09:30-16:30 / 09:30-12:30.
Ordu kopurua:8,50 ordu.
Matrikulazio epea:maiatzak 14-uztailak 9.
Matrikula prezioak: 10 euro.
Zehaztasunak: “1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.
Edukiak
Uztailaren 12a, osteguna
9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.
9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
11:00-11:30 Atsedenaldia
11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
13:30-14:45 Bazkaria
Zaintzaren Utopia
15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.
Uztailaren 13a, ostirala
Utopia sozioekologikoa
9:30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.
BAZKARIA
Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, eman izena bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€
Alergia eta dieta bereziak.
Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.