Usurbilgo plaza grabazio platoan bilakatu zuen Gure Esku Dagok, joan den apirilaren 15ean. Hainbat usurbildar nahiz Gipuzkoako beste hainbat txokoetako herritarrak hurbildu ziren erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak ekainaren 10erako deitu duen giza-katea iragartzeko Dema plazan egin zuten bideoklip grabaziora. Herritarren bilgune ederra irudikatu zuten.
Usurbilen soilik ez, Donostiako Bidebietan edota Gasteizen ere grabazioak egitekoak ziren hurrengo asteetan. Emaitza jada sarean dugu ikusgai. Ekainaren 10erako giza katerako hiru bat aste falta diren honetan, albiste honi atxikitako bideoan duzue 100.000 lagun etorkizunari öeskua ematean jarriko dituen mobilizazioa iragartzeko iragarkia.
https://youtu.be/ExQbLucYmSY