Usurbildar sortzaileekin solasaldia 17:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 25a, 12:00

Usurbilgo Gazte Mugimenduak “Sortzaileekin solasaldia” izeneko saioa antolatu du. Kultur arloko eragile ezberdinak batuko dira bihar arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. Joseba Larratxe marrazkilaria, Ugaitz Agirre idazlea eta dantzaria, Ixabel Agirresarobe aktorea eta ipuin kontalaria edota Ibai Arrieta argazkilariaren esperientziak ezagutu ahal izango ditugu. 

Bi helburu nagusi izango ditu Usurbilgo Gazte Mugimenduaren ekimenak: “bata, Usurbil eta inguruko sorkuntzan aritzen diren pertsonak eta haien ibilbidea ezagutzea eta, bestetik, euskal sorkuntzaren egoeraren inguruko argazki orokor bat ateratzea. Erronkak, arriskuak, aukerak…”.