Usurbilgo Udalak helarazi berri digun zerrendaren arabera, maiatzaren 29rako iragarri duten udalbatzaren osoko ohiko bilkuran gizarte ongizateko gaiak jorratuko dituzte nagusiki. Horien artean, aipatzekoak, Aginagako Arrate, Santueneko Gure Elkartea eta Usurbilgo Gure Pakea elkarteekin Udalak sinatu asmo dituen hitzarmenak. Beste hitzarmen bat ere ahotan hartuko dute, kasu honetan, Udalaren eta Aldundiaren artekoa, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzea helburu duena. Zerbitzu honen udal arautegian aldaketa bat txertatzeaz ere jardungo dute udal ordezkariek.
Harrera Taldeari lokal bat uzteko proposamena ere bozkatuko du udalbatzak. 2018ko zerga ordenantzaren aldaketak behin behingoz onartzeaz ere ariko dira. Eta hondakinen kudeaketaren inguruko mozio bat ere eguneko hizpideen artean izango dute:
Udalbatzaren osoko ohiko bilkura
Eguna: maiatzak 29, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1.- 2018/03/27ko ohiko bilkurako aktaren onespena.
2.-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko apirilaren 16tik maiatzaren 18ra (2018/0344-2018/0528).
3.- 2018ko zerga ordenantzetan aldaketak behin behingoz onartzea.
4.- Zigor espedientea: zakur arriskutsuarekin arau hauste larria (HZ.08/2018-0172 esp.).
5.- Zigor espedientea: zakur arriskutsuarekin arau hauste larria (HZ.08/2018-0174 esp.).
6.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal arautegiaren aldaketa.
6.1.- Emendakina: Gehiketa-aldaketak egitea.
6.2.- Arautegiaren haserako onespena.
7.- Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko helburuarekin.
8- Usurbilgo Udala eta “Asociación del jubilado y pensionistas Arrate”ren arteko hitzarmena.
9.- Usurbilgo Udala eta “Asociación del jubilado y pensionistas Gure Elkartea”ren arteko hitzarmena.
10.- Usurbilgo Udala eta “Asociación hogar del jubilado y pensionistas Gure Pakea”ren arteko hitzarmena.
11.- “Harrera Taldea” elkarte asistentzialari lokal baten lagapena egitea.
12.-Mozioa: Hobeki, hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki-erakundeen elkartearen printzipioekin bat egitea.
13.- Galdera-eskaerak.