Turismoaren Mundu Erakundearen goi-bileraren aurka asteazken arratsaldean Donostiako Tabakalera atarian Bizitza Da Handiena mugimenduak eginiko protesta baketsuan tentsio uneak bizi izan ziren. Ertzaintzak ekintza grabatzen ari ziren kazetariak eremutik kanporatu eta indarra baliatu zuen bertaraturikoen aurka. Bi lagun atxilotu zituen.
https://youtu.be/t65qNFhww_c
Atzo jasandako errepresioa salatzeko agerraldia egin dute ostegun eguerdi honetan Donostiako Alderdi Ederren, Bizitza Da Handiena ekimeneko kideek.
Ostiralerako (maiatzak 25) 18:30etan, Bizilagunekin plataformak turismo ereduaren aurka, Saguesetik abiatuko den protestan parte hartzeko deia egin dute.
Deialdi honekin bat egin du Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak ere, mugimenduak jasandako errepresioa salatzearekin batera. Gogoan izan, Errausketaren Aurkako Mugimendua dugula, borroka sozialen aste honekin bat egin duen 60 herri mugimendu eta sindikatuetako bat.
Edukiontzien zigilatzea
Borroka sozialen aste honen testuinguruan, errefusa biltzeko 100 edukiontzi zigilatu zituen atzo Errausketaren Aurkako Mugimenduak. "#BizitzaDaHandiena kanpainaren barruan, jakinarazi nahi dugu atzo arratsaldean Donostia erdialdeko errefusaren 100 edukiontzi zigilatu genituela talde txikitan, Donostian zein gutxi birziklatzen den agerian uzteko. Donostiatik 5 km-ra erraustegia inposatu nahian ari dira", gogorarazi dute sare sozialen bidez.
Zintzilikatu duten oharrean gogorarazten dutenez, "donostiarren %16k bakarrik birziklatzen du dena bereizita. Gutxiegi da. Udaletxeak birziklatzea sustatzeko ekimen serioak egin behar lituzke, minbizia zabalduko duen azpiegitura batean milioika euro publiko xahutu beharrean. Zure hondakin nahasiak behar dituzte errausleek. Ez izan konplizea. Birziklatu hondakinak ongi. Erraza da".
Bideoak: Irutxuloko Hitza.
https://twitter.com/ErrausAurkMugi/status/999556044073439232
https://twitter.com/bzuza/status/999344109637730304
https://twitter.com/ErrausAurkMugi/status/999556848809402368