Ospakizun aste betean dira Zubietako Eskolakoak; Udaberri Festa betean. Ekintza mordoa izan dute egunotan, baina oraindik badute zer egina. Honatx Zubietako Eskolako Guraso Elkarteak asteburu parterako antolatu dituen ekintzak:
Maiatzak 25, ostirala
17:00 Zubieta antzerki eta dantza taldeko ikuskizunak.
18:00 Altxorraren bila.
19:00 Afari-merienda, eta ondoren, disko festa.
Maiatzak 26, larunbata
10:00 Eguneko irteera: orientazio froga Pagoetako parkean, 10:00etan, Iturrarango parketxetik.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko guraso elkartea.
Muxurbilgo ikasleen emanaldia
Ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute antzerki taldeko kideek, maiatzaren 26an (larunbatez) 12:00etan Sutegiko auditorioan. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Gonbidapenak eskuratu beharko dira. Emanaldi egunean bertan Sutegin banatuko dituzte.
Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tailerra
"Sokari helduz" tailerra antolatu dute Gaztelekuko hezitzaileek larunbatean, maiatzaren 26an. "Nola hobetu guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa?", hortxe ahotan hartuko duten gaia, 10:00-12:00 artean Potxoenean. Hitzordurako izena aurrez eman behar zen, maiatzaren 23a baino lehen, Gaztelekuan edo gaztelekua@usurbil.eus helbidean. Argibide gehiago, 688 713 838 telefono zenbakian jaso ditzakezue.
"Bertan, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tresnak landuko dira, praktikotasunetik abiatuta", adierazi dute antolatzaileek. Ikasturte hasieran Gaztelekuko hezitzaileek gurasoekin egin ohi duten bileran irtendako kezketatik abiatuta deitu dute, Gaztelekuko erabiltzaileak izan edo ez, 12-18 urte arteko nerabeen gurasoei zuzendua egongo den tailer hau.