Kanpazar-Arlaban, Gipuzkoako Biraren bosgarren etaparako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 28a, 08:00

Andatza M.K.T.-k astebete, igande honetara (ekainak 3) aurreratu duen irteeran izen emateko azken egunak dituzue. Gipuzkoako Biraren 5. etapa, Kanpazar (Arrasate)-Arlaban (Leintz-Gatzaga) arteko ibilbidea osatzeko aukera izango da. 

Txangorako izen ematea, maiatzaren 30ean itxiko dute:

Eguna: ekainak 3, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.

Ibilbidea: 27 kilometro.

Izen ematea: maiatzaren 30a baino lehen, 10 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo da. 

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.

-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri harremanetan andatza@hotmail.comhelbidean.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

2018ko txangoen egutegia

-Ekainak 3: Gipuzkoako Birako bosgarren etapa, Kanpazar (Arrasate)-Arlaban (Leintz Gatzaga).

-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.

Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.

Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.

-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.

-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:

Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.

Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.

Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.

-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.

-Azaroak 21, 23, 25: Mendi Astea:

Azaroak 21, 23: proiekzioak Sutegin.

Azaroak 25: mendi irteera.

-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.

Informazio gehiago:

andatza@hotmail.com

andatzamendizale.info