Ikasleen bertso saioarekin abian gaurtik, Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunen hamabostaldia

Noaua Aldizkaria 2018ko maiatzaren 28a

Ikasturtea borobiltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek urtean zehar ikastolan ahozkotasunaren inguruan eginiko lanketa plazaratuko dute. Astelehen honetan (maiatzak 28) 17:00etan hasita, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

Gaurko hitzordu honekin abiatuko dute ikastolakoek, 50. urtemugako ospakizunen hamabostaldia. Lehen aste honi begirako hitzorduen artean, adi; ekainaren 2rako mende erdi honetan ikastolako kide izan direnekin bazkari bat antolatu baita Saizar Sagardotegian. Txartelak salgai dituzue Aitzagan, Txiribogan, Bentan, Txirristran eta Bordatxon 30 eurotan, maiatzaren 31ra arte:

Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunak

Maiatzak 28, astelehena

17:00 LH 5. eta 6. mailako ikasleen bertso saioa Ikastolako gorriko erdiko aretoan.

Maiatzak 31, osteguna

18:00/18:30 Udarregi Ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen ohiko batzar orokorra Sutegin.

-2017ko Ohiko Batzarraren akta irakurtzea.

-2016-2020 Plan Estrategikoaren hedapen-jarduerak azaltzea.

-2017 urteko kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, ekitaldiko kontuak onartzea.

-2017 ekitaldiko irabazien banaketa edo, hala balegokio, galeren inputazioa.

-2018rako Aurrekontuak eta, hala balegokie, onarpena.

-Artezkaritza Kontseilua eta Zaintza Batzordea berriztapen partziala.

-Akta izenpetzeko bi bazkide hautatzea.

-Galde-erantzunak.

Ekainak 2, larunbata

12:00 Ekitaldi ofiziala eta Haur Hezkuntzako haur jaialdia.

13:00 Trikitilariekin poteoa.

14:00 Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako bazkaria Saizar Sagardotegian, ikasle, familia, ikasle ohi eta gurasoentzat. Sagardotegiko menua.

Txartelak Aitzagan, Txiribogan, Bentan, Txirristran eta Bordatxon salgai, maiatzaren 31ra arte.

Prezioa: 30 euro (menua+kafea+txupitoa).

18:00 Jolasak kalean.

Ekainak 8, ostirala

17:00 Potxoenea ondoko Olanoenea plazako anfiteatroan, "Tenderetea" antzezlana, Bapatean Zirko taldearen eskutik.

18:00 Txokolate jana Askatasuna plazan.

Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.

Ekainak 9, larunbata

08:30 Esnadeia kaleetan zehar.

10:00-12:00 Jokoak Ikastola inguruan.

14:00 Herri bazkaria frontoian.

Bazkalostean, musika Ttipika Dantza Gidatuak taldekoekin.

Informazio gehiago: udarregi.eus 

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.