Herritar talde batek urrian sortu zuen Anerreka Ingurumen Elkartea, “herriko lurra, aire eta uraren kalitatearen alde lan egiteko, eta ondorioz, guztion osasunaren alde”. Helburuok lortzeko ordutik eman dituzten pausoen berri eman nahi dute, eta horretarako, bilera irekia deitu dute ekainaren 1erako. “Informazioa jaso nahi baduzue edota ekarpenak egin nahi badituzue, bilera irekiera gonbidatzen zaituztegu”, deitu dituzte herritarrak. Segidan dituzue, hitzordu honen gaineko xehetasunak:
Eguna: ekainak 1, ostirala.
Ordua: 19:00.
Tokia: Potxoenea.
Gai zerrenda:
1-Udalaren aurrean emandako pausoak: uraren kalitatea (Harane erreka) eta aire eta lurraren kalitatea (Luzuriaga eta UCIN).
2-Eusko Jaurlaritzan emandako pausoak: aire eta lurraren kalitatea (Luzuriaga eta UCIN).
3-Hurrengo pausoak.
Deitzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea.