Ikastolaren 50 urtemugako ekitaldien aste nagusian sartzera goaz. Larunbaterako (ekainak 2) iragarri duten Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdiarekin abiatuko dituzte ospakizunak. “Aurten ikastolaren 50. urteurrena dela eta, Ikastola eguneko HHkoen ikuskizunean ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldien astearen irekiera ofiziala emango da.
Ikuskizun honetan, ikastolaren omenezko gauza asko ikusi eta entzun egingo dira, partehartze handiagoa izanik aurtengoan. 29 urtez antolatutako ikuskizunaren sena mantenduz, Ikastolaren berotasuna, zabaltasuna, globaltasuna, herritartasuna… agerian utziko dute honetan ere. Sintonia entzuten hasiko gara, oilo ipurdia gorputzean eta emozioa bihotzean”, iragarri dute Udarregi Ikastolatik.
50 urteotako ikastola kideen bazkaria
Egun berean, ekainaren 2an ikastolako 50 urteotako kideak bazkari baten bueltan bildu nahi dituzte Saizar Sagardotegian. Adi, txartelak maiatzaren 31 baino lehen eskuratu behar dira.
Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunak
Maiatzak 31, osteguna
18:00/18:30 Udarregi Ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen ohiko batzar orokorra Sutegin.
-2017ko Ohiko Batzarraren akta irakurtzea.
-2016-2020 Plan Estrategikoaren hedapen-jarduerak azaltzea.
-2017 urteko kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, ekitaldiko kontuak onartzea.
-2017 ekitaldiko irabazien banaketa edo, hala balegokio, galeren inputazioa.
-2018rako Aurrekontuak eta, hala balegokie, onarpena.
-Artezkaritza Kontseilua eta Zaintza Batzordea berriztapen partziala.
-Akta izenpetzeko bi bazkide hautatzea.
-Galde-erantzunak.
Ekainak 2, larunbata
12:00 Ekitaldi ofiziala eta Haur Hezkuntzako haur jaialdia.
13:00 Trikitilariekin poteoa.
14:00 Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako bazkaria Saizar Sagardotegian, ikasle, familia, ikasle ohi eta gurasoentzat. Sagardotegiko menua.
Txartelak Aitzagan, Txiribogan, Bentan, Txirristran eta Bordatxon salgai, maiatzaren 31ra arte.
Prezioa: 30 euro (menua+kafea+txupitoa).
18:00 Jolasak kalean.
Ekainak 8, ostirala
17:00 Potxoenea ondoko Olanoenea plazako anfiteatroan, "Tenderetea" antzezlana, Bapatean Zirko taldearen eskutik.
18:00 Txokolate jana Askatasuna plazan.
Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.
Ekainak 9, larunbata
08:30 Esnadeia kaleetan zehar.
10:00-12:00 Jokoak Ikastola inguruan.
14:00 Herri bazkaria frontoian.
Bazkalostean, musika Ttipika Dantza Gidatuak taldekoekin.
Informazio gehiago: udarregi.eus
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.