Bihurri Ludotekako hitzaldia ekainaren 7ra arte atzeratu dute

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 31a, 07:58

Elena Jimenez Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneko arduradunak hitzaldia eskaini behar zuen gaur Bihurri Ludotekan. 'Identitatearen ibilbidea: neska-mutil anitzak, sexualitatea, transexualitatea' gaia hartu behar zuen hizpide baina hitzaldia bertan behera utzi behar izan dute. "Hitzaldia atzeratua izango da. Data berria zehazten dugunean, jakinaraziko dugu", halaxe azaldu digute Bihurri Ludotekako kideek.

Ekainaren 7an egingo dela iragarri dutela iragarri dute gaur arratsaldean. Bihurri Ludotekan, arratsaldeko 17:00etan.

Bihurri ludotekak merendola batekin borobilduko du ikasturtea ekainaren 22an 17:00etan. "Bihurri Ludotekan bazkideok opor hasiera merendola batekin ospatuko dugu, zatoz!! Oparitxoak ere egongo dira!!".

Sexu Aholkularitza Gunearen ibilbidea iruditan

Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea martxan jarri zutenetik hona egindako ibilbidea, eta udal zerbitzua bera hobekiago ezagutzeko aukera duzue egunotan, maiatzaren 31ra arte, Sutegin. Erakusketa aretoko leihoan, kanpo aldera jarri dituzten panelen bidez, desira tailerrak, argazki erakusketa, hitzaldiak, tailerrak… egindakoa gogora ekarri nahi izan dute. Ekimenaren izenburuak dioen moduan, “6 urtez hamaika eratan sexuen heziketa” sustatzen aritu da, Elena Jimenezen ardurapeko zerbitzua. Erakusketa honen baitan antolatu dute ekainaren 7ko “identitatearen ibilbidea. Neska-mutil anitzak, sexualitatea, transexualitatea” izeneko hitzaldi-solasaldia Bihurri ludotekan.