"Harria Hitz" bisita gidatua larunbatean, Txokoaldeko Txalaparta Txokora

Noaua Aldizkaria 2018ko mai. 30a, 10:35

Ekainaren 2an aipatu moduan, Harria Hitz bisita gidatuaren saio berria. Lehenbizi osteratxoa egingo da herrian barrena eta gero, aipatu moduan, Txokoalderantz joko da. “Txokoaldeko Txalaparta Txokoan txalaparta oso bereziak daude. Ezagutu itzazu Oreka TX-en eskutik larunbat honetan, Harria Hitz bisita gidatuan”. 

Txokoaldera joan aurretik, herri gunean osteratxoa egingo da. “Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea... Arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta zabaldu zuten. Mendibururen eskultura, Usurbilgo Plaza eta Zumetaren murala bisitatuko ditugu, hala sorkuntza-ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz”.

"Harria Hitz ibilbidea sei hizkuntzatan ikusi eta entzun ahal izateko, Elhuyarren Gida Eleaniztunak zerbitzua baliatzen da. Euskara, gaztelania eta frantsesezko testuak eskuz sortuak edo itzuliak dira, eta katalan, galego eta ingelesezkoak itzulpen automatikoz. Euskarazko eta gaztelaniazko audioak grabatutakoak dira, besteak, aldiz, sintetikoak", Elhuyarretik berri eman dutenez.

Ekainak 2, larunbata

10:00 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.

11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera.

Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Mintzalagunek antolaturiko irteera

Bigarren irteera bat ere programatu da ekainaren 17rako Txokoaldeko tren geltoki zaharrera. Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Mintzalagun egitasmoaren testuinguruan antolatu da txangoa, euskara ahotan hartu eta erabiltzea bultzatzen duen ekimeneko partaideentzat nahiz herritar ororentzat. "Oreka TX-ko kideek Txalaparta Txokoa erakutsiko digute eta txalaparta jotzeko aukera izango dugu!", iragarri dute.

Goizeko 09:30etan finkatu da abiatzeko hitzordua Mikel Laboa plazatik. 11:00etan bisita hasteko hitzordua, Txokoaldeko Txalaparta Txokoan bertan (Txokoaldeko geltoki zaharrean). Irteeran parte hartu asmo dutenei, aurrez, bideotatik izen ematea eskatzen zaie: 607 609 379 / 943 360 321 / usurbil@aek.eus